02.09.2013 Views

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

18

zala. Ni, vocal aukeratu ninduen eta Jainkoak daki zenbat urtean vocal lez jarraitu neban.

- Lehenengo zentroa nun izan zenduten Club Deportibokuak?

- Isasin, Kiputxaneko kafian. Gure aurrian, kamiñotik beste aldera, Mortero 42 taldekoak

zegoazen. Geruago, Untzagara etorri giñan Marianeko taberna gora.

- Entzunda daukat eskursiñuak egiten hasi ziñatela...

- Bai, hasiera-hasieratik. Domeka gehienetan egiten genduzen mendikarak. Jendea poztuarazitzeko

eta propaganda egiñaz, kale-jira txistulariekin egiten gendun, eta gero abiatzen giñan mendiruntz.

Saiatzen giñan buzoiak ipintzen, iturriak sortzen, eta zer ez! Gogoratzen naiz Kalamua bideko azken

iturritik goratxuago geuk ipiñi genduzela hamabi pagu. Lehenengo ibilaldiak Elgetako Leon Olabarrian

esne kamioiakin egin genduzen.

- Txirrindularia be izan zara...

- Bai, Deportibuan sartu nintzanian, txirrindulari be bihurtu nintzan. Txirrindua benetan maite izan

dot! Lehenengo urteera, domeka baten eta taldean Bizkargira. Eta nora ez gara heldu! Halako

haitzetara juateko Floren Zumarragakin goizeko hiru t’erdietan urtetzen giñan Eibartik.

- Bizikleta ona zeukazun?

- Lehenengua Alhondigeruari erosi netzan. Geruago beste nere gogo-gogoko bat erosi neban:

Automoto eespecial izenekoa zan eta 300 pezeta kostau jatan.

- Futbola be asko gustatzen jatzu...

- Bai, asko benetan. Ipurua egin zanetik oraintxe hillebete batzuk arte, partidu guztietara juan izan

naiz. Eta atsegiñez jarraitu izan dot ostikolarien gora-beherak. Nik berihala begia jo neutsen Urtiaga,

Garate, Ormaetxea eta beste batzuei, eta nik haietaz pentsatutakoa egia bihurtu da.

Revista Eibar, 84ko abendua, 10.orr.

SEKUN, TELEFONISTA TA FRUTA SALTZAILLE:

(Gaixak: 6 Biharra, 5 Club Deportibua, mendixa, bizikletia, foballa.)

Sekun esan ezkero, ezagutu leike Eibarren Sekundina Egiazu. Eibarren jaio zan 1904. urtean, Ardantza

kalian. Bederatzi anai-arreba izan ziran. Gaur bera bakarrik bizi da. 15 urterarte Untzagako eskolan ikasi

eban Doña Angela eta Doña Petrakin. Olabekin be ikasi eban dibujatzen Kontseju-zaharrian.

Neskatua zala, sukaldia arenatzen zegoan une baten, etorri jakuen etxera Telefonikako zuzendaria,

bere ahizta Luisa Eibarkko telefonuetako nagusia baitzan.

-¡Oh! Qué chica mas maja, esan eutsan. ¿Ya quisieras ser telefonista?

- Si, señor.

- ¿Tienes escuela? ¿qué tal estás de ortografía?

- Ni ondo negoan, diño harrokeria barik Sekunek. Matematika gaiak asko gustatzen jatazen.

Idazten be oso ondo aritzen nintzan. Dana dala, examiñatu ninduen Donostian eta oso ondo geratu

nintzan. Euskerara itzuli edo traduzitzeko orduan, lehenena neu izan nintzan.

Eta horra hor, 16 urtekin, gure Sekun Eibarko Telefonikan sartuta. 1920. urtea izango zan.

Telefonika Caja Ahorros goian zegoan, Elgetakale eta Ifarkale ertzian. Bere txanda, egunez eta baita

gabaz be egiten eban. Gabaz, 10 errial irabazten eban, eta egunaz 20 errial.

Horrelaxe hogei bat urtean bi zerbitzuak egin ebazen. Ezkondu ta gero be telefonista izan zan.

65 urtertarte. Baita gerra onduan be, nahiz-eta bere ahizta Luisa eta Vicenta jaurtiak izan.

- Nobixua laga 10etan eta telefonuetara juaten nintzan. Gure etxian, bost telefonista izan giñan

familian: Luisa –Telefonuetako nagusia-, Vicenta, Victoria, gure lehengusiña Maria Luisa eta bostok.

Luisa batez be santa bat zan.

- Bihar asko egin zenduan telefonuetan? Galdetzen dautsat.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!