02.09.2013 Views

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

JUANITA LOIOLA: GERRIAK ALDATU EGIN ZEBAN EIBAR.

(Gaixak: 4 Gerria, 5 foballa, 3 Jaixak eta 1 euskeria.)

Nik gerra denporan 20 urte nittuan; honek dana aputzen zetsun: gerriak aldatu eiñ zeban Eibar ta

baitta jentia. Orduan Eibarren ez zeguan kanpo-foballik ta Elgoibarra juaten giñan foballa ikustera.

Eibarkuak ta Elgoibarkuak ez ziran ondo konpontzen ta danetik entzutzen zan. Baiña kuadrillia

zekagun Elgoibarko mutillekin ta bertara juaten giñan barriketara ta eurekin egotera.

Jaixetan Eibarren bertan gelditzen giñan ta jente asko etortzen zan kanpotik. Ez ta pentsau bez

hemendik juatia; konbidauak etortzen ziran ta etxietan egoten ziran 10-12 lagun bazkaritttan, gero

beste etxietara juaten ziran. San Juan bezperan mantekaua hartzen genduan Untzagan ta gero fuego

artifizialak ta ostian musika ta dantza.

Gaztañerre ointsukua dala esango neuke, egongo zan baiña denpora askuan galduta egon zan.

Gogoratzen dot ni txikixa nintzanian etortzen zirala basarrira familikuak ta tortillia, tanboliñian

erretako gaztañak ta esnian artua zopetan hartzen zeben. Baiña hori denporiakin galdu eiñ zan. Ta

karnabalak be nere denporatan ez dot gogoratzen, baiña bazegoan istorixak kontatzen zebazenak

denpora haretan karnabaleri buruz. Nere ordurako asko galduta zegoen ta Franco denporan gehixago.

Euskera diferentia zeguan basarri ta herrrixan artian. Herrikua “txulituagua” zan; “esan jetsat”

esaten zeben guk “esaetsat” esaten genduan bittartian. Kalian da basarrixan nahiz ta hurrian, holan

emoten zan. Gaur egunian hau zeozer aldatu da ta ez da hain petua.

Koldo Mitxelena, ...eta kitto! 94-VI-3. 15.orr

VENANCIO EGAÑA:

(Gaixak: 6 Biharra, 5 Club Deportibua, mendixa, bizikletia, foballa.)

Ondarruan jaiotakoa, 14 urtekin, mutiko zala, etorri zan Eibarrera.

Eskopetagintza ikasten hasi zan Vistalegre kalian. Gabino Lizarriturri zan bere ugezaba. Honekin

ikasi eban ofiziua eta baita be ugezaban etxian bizi izan zan lau urtian. Tripa-truke egon zan Gabinon

etxian bertakoa balitz lez. Lehenengo urtian, asteko errial bat irabazten eban. Bigarrenian, bi,

hirugarrenian, hiru eta laugarrenian pezeta bat asteko.

- Ofiziua ikasi ondoren, nun hasi ziñan biharrian?, galdetze dautsat Venanciori.

- Danok-Bat kooperatiban. Hantxe, hain zuzen, galdu nebazen nere dirutxuak, izardi eta osasuna

be ez gitxi. Ondoren, sei lagun alkartu eta geure kontura eskopetagintzan hasi giñan, Union Armera

firma eratuaz. Lehenengo Ardantza kalian, trenbidia baiño lehenagoko etxian eta behe baten, eta gero

Jardiñetan aritu izan giñan. Horrelaxe gure gerrara arte. Gerra denpora, garai baten, Mallabin egon

nintzan eta beste apur baten Deuston eibartarrak eratu eben fusil fabrikan.

Une hontara helduaz, esan biharra dago gure Venancio eskopetagintza kontuan puntarengua izan

dala. Etzegoan beretzat sekretorik eskopeta arloan. Baiñan bada beste gauza bat oso aipagarria

Egañaren bizitzan: Eibarko Club Deportibuaren sortzaillietako bat izan zan.

- Bai, sei bat lagun izan giñan Club Deportibuari hasiera emon gentsanak. Antonio Telleria, Floren

Zumarraga, Arando forjarixa, Illarramendi eta bostok Andres Prietok eukan taberna baten alkartzeko

ohituria zeukagun. Mendigoizaliak giñan. Anaitasun eta politika alde batera lagata, jendearengan

mendirako zaletasuna eta kirol amateurrentzat berdin sortaraztea nahi gendun. Asmo hau aurrera

eruateko sortu gendun Club Deportibua.

- Zelan izan ziran hasierak?

- Lehenengo batzarrak Errebal kaleko Kontadoreko etxian zegoan Fomento Industrialen egin

genduzen. Bagiñan 40 eta piku eta hauen artean sortu zan lehenengo junta, Jose Laskurain lehendakari

117

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!