02.09.2013 Views

deskargatu - Bilbon Euskaraz

deskargatu - Bilbon Euskaraz

deskargatu - Bilbon Euskaraz

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ARAMOTZETIK GARAMENDIRA

Aramotzetik Garamendira

Tximista baten antzean

Miru zuria hegazka doa

Oilandatxuen atzean

Andra urdinak entzuten baitu

Haren txiuak etxean

Kurra ta kurra solora doa

bere oiloen atzean

Andra urdinak asarraturik

negarrez dino bidean

txitte guztiak eroan daustaz

bata bestean atzean

Miru zuriak erpeak zorrotz

Pikua dauka makurra

erroteak lez birrinduten dau

Oilandatxuen hazurra

Miru zuria, jan dauanean

oilandatxue ta hazurra

hegazka doa laino batera

ipar haizean antzera

“Ariatzako jaiak

Santakurtzietan,

irailan hamalauan

urte guztietan,

nahiz aberatsetan,

bardin txiroetan,

jan edanen faltarik

ez da etxietan

nahizta eskas ibili

beste egunetan

Ariatza da gure

tokirik gurena,

ariatzarrok beti

maitatzen doguna.

Santakurtz eguna,

barriz, maitiena,

ahaztu barik goguan

beti daukaguna.

Ariatza da gutzat

munduan onena.

Santakurtze bezperan

hasten dira jaiak,

orduan eiten dira

barrabaskeriak.

Zaragi haundiak

gure gaztediak

jaietan edateko

daukaz ekarriak,

duban edan dagien

datozen guztiak

ARIATZAKO JAIAK

Bezperan batzen gara

eliza aurrera,

hemetik joateko

Bixenten “labara”

guztiok batera

ardaua edatera

zuri eta baltzari

apuroa eitera.

Ez dau inok esaten

“Nik etxuat gura”

Danak egiten dautse

ardauari tire,

eta bizkortzen ditu

gizon ta agure.

Gero hasten dire

jire eta bire,

gorputza astun baina

bizkor jarri gure.

Ardaua ez dok mutilak

iturriko ure!

Nahizta egon zutunik

egon ezinian,

hasarrerik sekula

ez da gure artian.

Biharamonian,

sendo gorputzian;

nahiz bixamona euki

polita aldian,

edanaren kezkarik

ez da bihotzian

Ariatzar gaztiak

gitxi gora behera,

ardauaz beti dauke

danentzat aukera.

Sagi ingurura

hainbat batzen dira,

gainera lotsa barik

edan zenbat gura.

Hamaikak garbitzen jok

gaztien kontura

Goizian zuria ta

atsaldian baltza,

eten bako txurrutai

han ekiten dautsa.

Hartzen dabe matsa,

ezin dira altza,

gorputza kilikolo

aurpegia motza;

ez dabe falta izaten

kokoloen antza

Gaztien saragiak

bihotz ona dauko,

datorren guztientzat

borondate haundiko,

baina entzun ondo

eta aitu hobeto,

ardaua ekarten da

neurriz edateko,

ez debalde dala-ta

mozkorra hartzeko

Lehenauko zaharrak guri

erakutsi euskuen

zelan ibil behar dan

zaragi kontuen

Ikasi genduen

behar dan moduen

Egin daiguzan gauzak

ahal danik onduen

urrengoak be euki

dauen akorduen

Ariatzarrak beti

aldi guztietan,

eurenak ein oi dabez

Santakurtz jaietan,

dantza aurreskuetan

nahiz jan edanetan.

Gaur be nahi daunak olgeu

holango gauzetan,

Ariatzara etorri

Santakurtzietan

Ariatzako jaiak

amaitu dira ta

gaztedi guztia dau

erdi tristetua,

janak amaituta,

zagiak ustuta,

gitxi ardura ,barriz,

balegoz pagauta.

Pazentzia hartu behar

egingo dira-ta.”

BIZKAIKO ABERATSAK

Bizkaiko aberatsak

dira diruzale,

txerri-erosle eta

txorizo-saltzaile.

Dendaz bete dituzte

Bilbon zazpi kale,

inoiz ez dute eman

pausorik debalde,

burrukatzen baitute

diruaren alde.

Arratiko gizona

Bilbora doa maiz

Lemoako tranbian

eta beti garaiz

bere artean dio

umore txit alaiz

traje berri batekin

gaur bestituko naiz

lehengo arlotea

jantziko da galaiz.

Hura ikusi eta

dendari guztiak

zaharrak geldi eta

korrikan gaztiak

saldu nahi dizkiote

makailu bustiak

gauerdiko izarrak

eta eguzkiak

inor engainatzeko

nolako trastiak.

Somera, Artekale,

gero Tenderia,

han ikusi genuen

mila komeria.

Tenderoaren grinak

nork erremedia!

Gizonaren gainean

han erori dira,

hanka kendu diote,

ai, zer aberia!

Kojuaren moduan

joan da ihesi

hanka bakar batekin

baliteke bizi.

Mundu honetan ez da

batere justizi

zazpi kaleetan nahi

traje bat erosi

eta oinetakoa bertan

behar itzi.

Euskal baserritarrak

dadukan pobrezia,

baino haundiagoa

askoren grandeza.

Madrildik etorri den

Korte Ingelesa,

bertan sartuko balitz

euskaldun baldresa,

dirua gastatzeko

manera erreza.

Ez zaitez bertan sartu,

euskaldun maitia,

zabalik badaukazu

bertako atia,

galduko duzu eta

bigarren hankia

bai eta, bide batez,

zure hankartea.

Euskaldun batentzako

zer errematia!

Bizkaiko bazter baten

Anboto partian

gizon bi bizi ziran

baserri batian

Goizian sartzen ziran

tabernako atian,

ez eben alde egiten

biaramon artian

Gizon biok ziraden

Peru eta Anton

euren bizi guztian

biziak Anboton

Biak euki ezkero

edaria monton

atsoai esaten eutsen:

Banoa ta hor konpon”

Bakixen hotza zana

etxeko artua

hagaitik armatze eben

beiakin tratua

Tabernara ezkero

seguru katua

Pozik eskapetako

bazan zapatua

BIZKAIKO BAZTER BATEN

Etxian euki arren

sarri morokile

horrek ipinten eutsen

estomangu hile

“Goiazan tabernara

hobiaren bile,

andria umiakin

ixurrau dadile”

« Artoa sopa eta

txoletien ure

etxuat atxondoan

jholan bizi gure

Lebatz eta ternera

lukainka musturre

hoeneik egoten naz

tabernan gusture”

“Biak egin ei dabe

seguru juntie

moskorrik hartu barik

etxera ez juatie

Erretiratu arte

herriko jentie

etxera doanari

kentzeko mueltie

“Atsoai gorde dautsat

ule kopetie

kostako jako orain

bera topetie

Hau saldu ta edan daigun

aguardientie

burumotz dabilela

atzo tronpetie”

Tabernari dirautse

“Entzuizu patrona

apari txar bi baino

hoba da bat ona

Ezer baldin badozu

ekarrizu hona

Dirurik ez bada be

emongo jak bona”

Peruk dirautso antoni

“Atara pipie

asunbra ta erdirekin

bete daigun tripie

Ganera edan daigun

aguardientie

niri beti gustau jat

edari fuertie”

Arratsalde erdian

jarri ziran mahain

euren esomangilak

bete arte larrian

Gero handik etxera

ia gaberdian

gomute asko barik

euren famelian

Pipia musuan ta

txapela eskuen

biderik topa ezinik

dabiltza hauzuen,

estropesetan dira

hurrengo pausuen,

begi bixez haurrera

sartu ziran posuen

Biak han ebizela

kakatzan aratin

ezin aitu euskioen

euskera ala latin

Bator asto bategaz

errotako Martin

hak atara zituen

bere astoakin

Peruk dirautso Antoni

“Antontxu Antontxu

kakatz artian majo

ein dogu koipetzu

Bost aldiz deskantzuan

hartu dogu pentzu

jarri zaiz albuan ta

hartuizu deskantzu »

Peruk dirautso Antoni

« Zu Anton Krusulu

krusulua izan ta

ilun eiten dozu”

Hasten dira esaten

Anton eta Praisku

“Zure buru kalboak

argi eingo dausku »

« Krusulu ipini jok

argiai metxie

bestela ezin geinke

bilatu etxie,

Kortako burdi zaharra

banaiok kotxie

hantxe ibiliko neuke

neure atzo motxie »

Haren andra tristiak

bildurrez ikara

Ana Mari errota ta

Malen Partikara

Horgaitino agurek

baeuken bizarra

atzoei kokotien

hausteko pitxarra

Hamazazpi bertsorekin

horra despedide

Krusuluren kontuak

akabatu dire

Atsoak agurekin

asarratu dire

Alkarrenak dira ta

konponduko dire.

Buru bilosa eta

ointxuak ortosik

euki arren hor dabil

Imanoltxu pozik

Ez dautzala ardura

soina be bilosik

erabiliagaitik

zigorrez jo ezik

Praka zahar laburtxua

ziloz betekoa

arkondaria ere

honen antzekoa

Mendian izan arren

edurra naikoa

hauxe da Imanoltxuk

daukan soinekoa

Ikastolarantza be

zazpi urte gabe

albotik kentziarren

bialduten dabe

Baita lastertxu ein be

idaztien jabe

jakin ezarren ondo

ezautzen A ta B

IMANOLTXU

Ta gudalketan barriz

ez ei da lotzien

ekin barik danakin

ikubil otsien

gaztetxua ez balitz

oingo eingotzien

ikurratz txikiren bat

okotz okotzien

Lehenguan harrituta

ein ninduan itxi

esatian nintzala

bere aitabitxi

Eta zelan hain ondo

ez dotzen eretxi

nire emotiari

halan sari gitxi

Nik etxuat ikusi

zazpi urte bako

mutil koskorrik inun

zoliaurik asko

Azeri batek baino

tranpa geihiau dauko

Hau bai txindor kumia

kaiolatxurako!

MAITIA NAHI BADOZU

Maitia nahi badozu

nirekin ezkondu

goizian lehendabizi

jaiki beharko dozu

Goizetik ogetik

Ogetik goizetik

Gero gozaldutera

neu zeure ondotik

Gozaldu eta gero,

lagun arterako

emon beharko daustazu

partikerarako

harako, honako

Jokorako ta txurruterako

Nirekin bizimodurik

ez dozu aterako

Zer zala uste zenduan

enamoratzia?

Silan jezarri eta

gitarra jotzia?

Maitia tristia

zu zara neuria

Ni be zeuria naz eta

kontsola zaitia

Markosek egin eban

lastozko zubixe

bertatik pasatzeko

bera ta txarrixe

hasi ziran pasatzen

jausi zan zubixe

Markosek hartu eban

kristoren ostixe.

Errekatik urten zan

goraino bustirik

gainera sikatzeko

ez zan eguzkirik,

egindakoarekin

guztiz damuturik

berriz ez dau egingo

lastozko zubirik.

Horrelaxe hil jako

makina bat pizti,

baina aurrera doa

euri zein eguzki,

Markosi bardin jako

busti zein ez busti

errekan zehar doa

txarri eta guzti.

MARKOSEN TXARRIXE

Erreka baztarrean

guardarekin kezka

lizentzi barik egin

ete dauan peska,

Eskuak gora jasoz

Markosen protesta:

“Hau neure txarrixe da

arrankarixe ez da”.

Erreka pasa eban

berak ozta, ozta,

gero guarda dala-ta

txarri horrek ospa,

Markos bere atzetik

mekaguen dioska:

“Erreka pasatzea

ez jat gitxi kosta”.

Markosen txarrixe zan

artoz hazikoa

San Martinetarako

berebizikoa,

berari alde eginda

hor ihesi doa:

Agur solomo eta

urdaiazpikoa.

Txarrixe maite eban

eta ez besterik

munduan ez zegoen

holako piztirik,

pentsatzen dago hilda

ala dan bizirik

txarrixe topau ezin

holako ostirik.

Txarrixen bila dabil

behera eta gora

igesi joan jako

ta ez daki nora

Orain pentsamentu hau

jatorko gogora:

“Gatzun-askaren baten

gordeta egongo da”

AI MATXALEN MATXALEN,

AI MATXALEN

ZURE BILA NENBILEN ORAIN

BAINO LEHEN

Matxalen Busturiko

Izan balitz ona

Ez zala etorriko

Busturitik hona

AI MATXALEN....

Matxalen Busturikok

Hamairu nobio

Zazpi mediku eta

Sei botikario

AI MATXALEN....

Hasi goiko kaletik

Beheko kaleraino

Ez dau ederragorik

Matxalentxu baino

MATXALEN BUSTURIKO

AI MATXALEN....

Matxalen Busturiko

Amari negarrez

Amantal barri barik

Ezkonduko danez

AI MATXALEN....

Ene alaba Matxalen

Ez egin negarrik

Ez zara ezkonduko

Amantalik barik

AI MATXALEN....

Txomintxok emon deutso

Bosteko gorrie

Matxalen ekarrine

Amantal barrie

AI MATXALEN....

Guztiz dotore sartu zan Peru

Bilboko barrenkalian

Txakur txiki bat oin zuriakaz

ebala aldamenian

Barrenkalian sartu zanian

Makailau ona ikusirik

Ai!, esan eban, emon eiola

Lepoa bete dubarik

Peru dubakok uste eban ba

Ez zala diru beharrik

Makailau ona ekarritteko

Bilboko barrenkaletik

-A gizon tonto zer uste dok hik,

asto lapiko haundixe,

heuk ere ez eunkek duban emongo

heure kortako idixe

-Makailau horrek hilda dagoz ta

nire idia bizirik

lizuntzen eta usteltzen dagoz

emon leitekez dubarik

PERU DUBAKO

-Ene gizona gura badozu

Zeure lepoko kargea

Hamalau lauko kostako jatzu

Makailau honen librea

-Totopinttotxu, ene txakurra,

goazen etxera hemendik

behingo behingoan ez nabe ikusko

bilboko barrenkaletik

-Agur Perutxu beste bat arte

Ta goraintziak etxian

Diru bagarik makailau onik

Ez dago barrenkalian

Ben-benetako atsekabea

Peru Dubakok hartu dau

Bihotza ilun, tripia tximur

Hutsik etxera da abiau.

SANTIAGO TA SANTANA

Santiau pasau de ta

Santana geubian

mutil bi egon sasen MORENA

bentana batian.

Mutilok egon sasen

guzurre kontetan

aitxitxe koitxedue MORENA

taluak erretan

Amama koitxedia

gortatik negarrez

katu demoninoa MORENA

taloa dandarrez

Masuzte koloreko

begitxu baltzokaz

ondo engaina in nona MORENA

berba labanokaz.

Harako zeuk gure ta

neuk gure nendunian

berba labanik asko MORENA

zendula minian.

Zeu bere Joxepa ta

neu bere Joxe ba

ontxe konta biar kuz MORENA

hamalau pezeta.

Txanton Piperri hemen dago

Limosna on bat balego

Kantau bihar dot

Baldin ahal badot

Nire sabelan gosia

Erruki bedi jentia

Zabalak dodaz gibela

Estiak eta sabela

Hartuko leuke

Baldin baleuke

Ganbela bete okela

Baina noz izango ete da

Arrain ugari danian

Batuten dodaz kalian

Hogei txitxarro

Edo gehiago

Eta guztiak gabian

Sartzen dodaz sabelian

Orduan pozarren nago

Gaberdi ingururaino

Handik goizera

Nire sabela

Beti dago gur gur gur gur

Bartko apariak agur

TXANTON PIPERRI

Hiru mutilek Ipazterren

Apostu bat egin eben

Jango ebela

Goizerik gabera

Hamar erraldeko txala

Txanton laugarrentzat zala

Pozarren nengoan zororik

Jateko lauren bat osorik

Nire kontuak

Beti holakuak

Joan ziran pozak pozura

Amesak oi diran modura

Neska polit bat jagok

Laukizko herrien;

zortzi nobio ein deituz

urte bi terdien.

Ez ibil bazan beti

fineza garbien:

zortzigarrena deuko

inozko larrien.

Lehelengo nobioa

ei zan kuberue,

mutil galanta baina

bekoki pardue.

Hagaz hartu banendun

neure (i)estadue,

orain egongo nintzen

ondo ezkondue.

Bigarren nobioa

zan zapatarie;

koxoa ixen ezpalitz

konsolagarrie.

Neupere banittuzen

orrotza ta harie,

baina (i)enendun gure

nik zapatarie.

ZORTZI NOBIO

Hirugarren nobioa

dogu alargune,

baztar askon jaubie,

erederu jaune.

Euki ezpazittuzen

etze bete ume,

egie da zeozer

egingo gendune.

Laugarren nobioa

gauean zan joaten

gelako bentanea

koska-koska joten.

Aurreko atea jo

ta atzera urten

hori bai, Josepatxo,

sarri egin zeunsten.

Bosgarren nobioa

dogu (i)Eusebio;

egunen pezeta bi

deukoz diario

Berau ixengo neuke

inor baino hobago,

berak gure banendu

ni konforme nago.

Seigarren nobioa

Eustakio Eulea

prakazahar inuzente

koitedu pobrea.

Hik bere bahenduen

ezkondu gurea

baina eragin heunstan

erretiradea.

Zazpigarren nobioa

zan barranderue

irabaziten eban

bastante dirue.

Hak bere euki ez baleu

zurie burue

beste bat izango zan

neronen asmue.

Zortzigarren nobioa

Jose auzokoa

hamazortzi urteko

mutil ditxosoa.

Gorputz ederra eta

amodiosoa

zeuk izan behar dozu

neure esposoa.

Ni zure lehengusu ta

zu nire lehengusin

ibili zaite hortik

ixiltxo behinepein.

Badakit zabizena

kanpotik esaten

despeidatu nozula

bentanaren baten.

Zu orain ibilteko

holakoak esaten

ni zure bentanara

ez nintzen joaten.

hamaika demonino

bajagok munduen

Josepa lehengusinak

engainau nenduen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!