26.08.2013 Views

Ikasle helduen ikas- estiloak eta ikas- estrategiak euskararen ...

Ikasle helduen ikas- estiloak eta ikas- estrategiak euskararen ...

Ikasle helduen ikas- estiloak eta ikas- estrategiak euskararen ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

94

2.6. H2ren erabilera

2.6.1. H2ren erabilera baldintzatzen duten aldagaiak

Bigarren hizkuntza baten erabileraren zergatiak aztertzea konplexutasun handiko

erronka da, ugariak baitira berarekin zerikusia duten edo izan dezaketen eragileak.

Beraz, H2ren erabilera aztertzeko ezinbestekoa da ikuspegi anitz kontuan hartzea.

Siguan-en (2001) ustez, hiztun elebidunaren hizkuntza-ohiturak bi arrazoi multzotan

biltzen dira:

1. Subjektuaren eremuko arrazoiak: H1 eta H2ren ezagutza maila, beraiekiko

jarrerak, bakoitzarekin duen identifikazio maila eta bakoitza erabiltzeko

nahiak.

2. Subjektua bizi deneko gizartearen eremuko arrazoiak: H1 eta H2 erabiltzeko

arau eta ohiturak egoera publiko nahiz pribatuetan.

Baina aldi berean, jarrerak eta arauak oso lotuak daude; jarrerak subjektu elebidunaren

erreakzioak dira ezagutzen dituen hizkuntzen aurrean eta erabilera arautzen duten

arauen aurrean. Baina arauak jarrera indibidual askoren emaitzak dira, eta epe luzean

arauen bilakaera baldintzatzen dute.

Ondorengo lerroetan, bi eremuetako aldagai nagusienen azalpen laburra egingo da.

2.6.1.1. Jarrera

Bi hizkuntza erabil ditzakeen gizakiak aldi berean biekiko jarrerak azaltzen ditu.

Jarrerok, alde batetik, norberaren historia pertsonalak eraginda izan dira eta, bestetik,

gizartean bete nahi dituen funtzioek eraginda. Ondorioz leialtasun linguistikoa sortzen

da, hizkuntza batetiko jarrera positiboa azalduz, interferentziak baztertu nahirik eta

ahalik eta toki gehienetan erabili nahian.

Hizkuntzen inguruan, hainbat jarrera mota bereiz ditzakegu:

• H2ren hiztunenganako jarrera. Gardner-en (1985) arabera, garrantzitsua izan

liteke ikaslearen ikaskuntza-ingurunearekiko jarrera. Ikaskuntza-ingurunea

naturala edo formala izatea, eta H2ren hiztunekin mintzatzen aritzeko aukera

izatea edo ez erabakigarria izan liteke H2ren hiztunenganako jarreran.

• H2ren ikaskuntzarako jarrera. Jarrera mota honek garrantzi handia du

ikaskuntza-ingurune formaletan. Hemen, bereiz genitzake beste azpijarrera

batzuk: ikas-materialei buruzkoa, irakaslearenganakoa eta ikaskideenganakoa.

• Ikaskuntzaren eta hizkuntza-ikaskuntzaren inguruko jarrera. Hemen, ikasleak

H1eko eta H2ko giza taldeekin duen jarrera soziolinguistikoa aztertuko litzateke.

• Hizkuntza-aldaerei buruzko jarrera. Atal honetan dialekto eta hizkera

desberdinei buruzko jarrerak behatzen dira.

H1 eta H2 ukipen-egoeran baldin badaude eta hizkuntzek estatus desberdina badute,

H2ren erabileran (eta ikaskuntzan, noski), aipaturiko lau jarrera mota hauen artean

bereziki garrantzitsutzat jo dira, ondorengoak:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!