26.08.2013 Views

Ikasle helduen ikas- estiloak eta ikas- estrategiak euskararen ...

Ikasle helduen ikas- estiloak eta ikas- estrategiak euskararen ...

Ikasle helduen ikas- estiloak eta ikas- estrategiak euskararen ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2.5.5. Ikas-estrategien irakaskuntza

2.5.5.1. Ikas-estrategien eremua H2ren irakaskuntzan

Ikas-estrategien erabilera zein neurritaraino da H2ren ikaskuntzaren porrotaren edo

arrakastaren erantzule? Arestian adierazi da eragilera ugari daudela prozesu konplexu

honetan eta, ikas-estrategiak, besteak beste, eragileetako bat dela. Bestetik, zer-nolako

lotura dute estrategiek gainerako eragileekin?. Zenbait adituk, hizkuntza ikaskuntzaren

prozesuan dauden eragile nagusienak bildu, eta beren ikuspegia plazaratu dute, bertan

adieraziz elkarren artean dauden ustezko loturak. Hortaz, adituon ikuspegiak azalduko

ditugu, zehaztuz bertan ikas-estrategiek zein eremu betetzen duten.

2.5.5.2. Ikas-estrategien irakaskuntzaren bilakaera

Azken hamarkadetan hizkuntza irakaskuntzaren joera ikasle bakoitzaren helburuetara

hurbiltzea izan da: komunikazio-helburuak, hizkuntzakoak, sozio-kulturalak, e.a.

Ondorioz, H2ren irakaskuntzaren filosofia komunikatiboagoa, dinamikoagoa,

interaktiboagoa eta irakaslearengan gutxiago ardaztua bilakatu da. (Tarone eta Yule,

1989). Beste ondorioetako bat ikaskuntzaren arrakasta eta ardura irakasle eta

ikasleengan banatzea izan da. Ikasleak ez daude irakaslearen mende lehen bezainbat.

Ardura gehiago ematen zaienez, hizkuntza-irakaskuntzaren programek ikaslea

autonomoago bilakatu nahi dute, berari jakinaraziz bere ahulezi eta sendotasunak, eta

beren prozesuaren gidari izendatuz.

Egoera honen aurrean, ikasleak autonomoagoa bilakatzeko, hizkuntza-ikaskuntzarako

trebetasunak eta bitartekoak irakastea, komenigarria da guztiz. Ikas-estrategiak ohiko

eskoletan txertatzen direnean, ikasleak aldi berean bi gauza ikasten dituzte: hizkuntza

edukiak eta hizkuntzak nola ikasi. Ikasleek hobekuntzak lortzen dituzte hizkuntzamailan

eta erabileran baliabideak badituzte honetarako:

• Beren ahulezi eta sendotasunak diagnostikatzeko hizkuntza-ikaskuntzan

• Ohartzeko zerk laguntzen dien gehiago hizkuntza ikasten

• Hizkuntza-arazoak konpontzeko

• Ikas-estrategia ezagun eta ezezagunak landu eta probatzeko

• Erabakiak hartzen laguntzeko hizkuntza-ataza bat gauzatzeko

• Performantziaren auto-ebaluazioa egiteko

• Estrategia arrakastatsuak testuinguru berritara transferitzeko

Testuinguru honetan, irakaslea ikasle bakoitzaren helburu pertsonalen laguntzaile

bilakatzen da, eta hizkuntza-ikaskuntza talde-lana bihurtzen da. Ikas-estrategien

prestakuntza gaur egun munduan zehar leku ugaritan lantzen da, bai maila guztietan, bai

sakontasun eta era desberdinetan txertaturik ohiko curriculumetan (Oxford eta Leaver,

1996).

Ikas-estrategien irakaskuntza esplizituaren lehen ikerketa H1ean oinarrituz gauzatu

ziren, batik bat irakur-estrategiak aztertuz (Brown eta lank., 1980; Gardner, 1987,

1990). Geroxeago H2n oinarritutakoak agertu ziren (O’Malley eta Chamot, 1990;

Fujiwara, 1990; Wenden, 1991, Oxford, 1992a; Cohen eta lank, 1995; Dörnyei, 1995;

McDonough, 1995; Oxford, 1996b; Thompson eta Rubin, 1996; Cohen, 1998).

87

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!