26.08.2013 Views

Ikasle helduen ikas- estiloak eta ikas- estrategiak euskararen ...

Ikasle helduen ikas- estiloak eta ikas- estrategiak euskararen ...

Ikasle helduen ikas- estiloak eta ikas- estrategiak euskararen ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

84

2. Xede-hizkuntza

Chamot eta lank.-ek (1987) azpimarratu dute errusiera ikasten dutenek aitortuta,

estrategia gehiago erabiltzen dituztela gaztelania ikasten ari direnak baino.

Politzer-ek (1983) adierazi du gaztelaniako ikastaroetako ikasleek estrategia on

gutxiago erabiltzen dituztela frantsesa edo alemanera ikasten dihardutenek

baino.

Oxford-en (1990b) ustez, xede-hizkuntzak ez ditu estrategien erabilerak

baldintzatzen. Bere ustez, erabilera desberdin hauen arrazoiak beste batzuk izan

daitezke: hizkuntza batetik bestera metodo mota desberdin izan daiteke, xedehizkuntza

desberdinak aukeratzen dituzten ikasleen motibazioa eta profila

desberdinak izan daitezke, etab.

3. Ikasteko jarduna

Aditu batzuen ustez, estrategia jakin batek etekin handiagoa edo txikiagoa eman

lezake testuinguru batean bestean baino. Rubin-ek (1975) dio estrategia bat izan

daitekeela egokia ataza baterako eta desegokia besterako. Bialystok-ek (1978)

nabarmendu nahi du ikasleek estrategiak egin beharreko lanaren arabera

erabiltzen dituztela: autozuzenketak, adibidez, egokiagoa dirudi idazmena

lantzeko irakurmena baino.

2.5.4.4. Faktore afektiboak

1. Jarrerak eta motibazioa

Motibazioa faktore erabakigarria da, zalantzarik gabe, ikasleak H2 ikasteko

egingo dituen ahaleginekin lotuta. Gardner eta Lambert-ek (1972) eta Gardnerek

(1985) motibazio instrumentala eta motibazio integratiboa bereizi zituzten.

Motibazioa eta estrategien artean loturarik bilatu nahian, hainbat adituk badute

zeresana. Bialystok-entzat (1978) lotura argiagoa dago H2rekiko motibazioaren,

jarreraren eta estrategien artean, H2 eta gaitasunaren artean baino.

Wenden-ek (1987b, 1991) garrantzi handia ematen dio jarrerari ikaskuntzaprozesuan

eta, bere ustez, ezin da estrategien erabileran inor trebatu ikasleen

H2ren aldeko pertzepziorik gabe.

Oxford eta Nyikos-ek (1989) ustez ez dago argi zehazterik motibazioa den

estrategiak aukerarazten dituena ala alderantziz. Ikasle motibatuak maizago

erabiliko ditu estrategiak, baina estrategien erabilera arrakastatsuak motibazioa

areagotzera bidera lezake. Motibazioan faktore asko daude eragina dutenak:

pertsonaren barnekoak eta kanpokoak (planteamendu pedagogikoak, ebaluaziomotak,

etab.). Hortaz, ezin da oraingoz frogatu korrelazio sendorik estrategia

asko eta maiz erabiltzearen eta motibazio-neurrien artean.

Gardner eta MacIntyre-k (1993) diote estrategien aukerak afektibitatearen

eragina ageri dutela, hau da, aldagai psikologikoek parte dutela atxikimendumaila

erabakitzean, eta hortik ikasteko estrategia egokiak erabiltzea datorrela.

Beraz, estrategien aukeraren eta motibazioaren arteko lotura biziki konplexua da.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!