26.08.2013 Views

Ikasle helduen ikas- estiloak eta ikas- estrategiak euskararen ...

Ikasle helduen ikas- estiloak eta ikas- estrategiak euskararen ...

Ikasle helduen ikas- estiloak eta ikas- estrategiak euskararen ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

56

2.3.3. Naiman eta lankideen ikuspegia

Naiman eta lank.-ek (1978) eta bere lankideek ikasle onaren azterketari ekin zioten, bere

ezaugarri eta estrategiak ikertu nahirik. Ontario-ko bigarren hezkuntzako eskola bateko

34 frantses-ikasle on aztertu ondoren, hauengan bost eratako estrategiak aurkitu

zituzten. Hona hemen ezaugarriak:

1. Ikasle onak jarrera aktiboa du ikaskuntzaren aurrean:

• Inplikatu egiten da bere ikaskuntzan

• Ikasteko aukerak bilatu eta aprobetxatu egiten ditu

• Lana planifikatu egiten du

• Hizkuntza erabili egiten du hainbat eratan

2. Ikasle ona ohartzen da xede-hizkuntza sistema bat dela, berak aurkitu behar

duena:

• Zentzudun da bere H1en edo dakien beste hizkuntza baten aurrean eta

konparazioak egiten ditu

• H2 analizatzen du eta ondorioak ateratzen ditu

• Badaki aurrez ezagutzen duena eta elementu berriak elkarri lotzen

3. Ikasle onak ezagutzen du hizkuntza komunikatzeko tresna dela:

• Hizkuntza berezko egoeran erabiltzeko aukerak bilatzen ditu

• Komunikazio-ekintzen esanahia eta xedea bilatzen saiatzen da

• Enuntziatuen esanahia asmatzeko (edo inferitzeko) testuingurua, egoera

eta keinuak baliatzen ditu

• Oreka-estrategiak erabiltzen ditu: parafrasea, keinuak, beste hizkuntza

batetik hartutako hitzak

4. Ikasle onak kontuan hartzen du H2 ikastearen alderdi afektiboa:

• Tolerantzia eta irekitasun-jarrera du xede-hizkuntzaren aurrean eta baita

ere solaskideen alderako enpatia ere

• Ziurtasunik ezarekin, zalantzarekin, frustrazio edo galduta ibiltzeko

sentipenarekin bizitzeko gauza da

• Ez dio beldurrik barregarri geratzeari

5. Ikasle ona bere performantziari adi-adi egongo zaio:

• Kezkatzen da hizkuntza kodeaz, sentibera da horren erabilera onarekiko

• Informazioa jasotzen du berezko solaskideengandik, horiek imitatzen

saiatzen da

• Bere burua zuzentzen du

• Bere performantzia neurtu egiten du

Naiman (1978) eta lankideen lanek ezin izan zituzten ikasle onak eta makalak alderatu,

eta ezin izan zuten frogatu ikas-estrategien eta gaitasun orokorraren artean lotura

zuzenik ba ote zen. Beraz, oraindik ez zegoen argi ikasle onek erabiltzen zituzten

estrategiak makalek ere erabiltzen ote zituzten, edo ikasle makalen porrota beste arrazoi

batzuengatik ote zen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!