26.08.2013 Views

Ikasle helduen ikas- estiloak eta ikas- estrategiak euskararen ...

Ikasle helduen ikas- estiloak eta ikas- estrategiak euskararen ...

Ikasle helduen ikas- estiloak eta ikas- estrategiak euskararen ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

54

6. Hizkuntza ikasle ona esanahia bilatzen saiatzen da. Komunikazio-egoera batean

gertatutakoa nolabait ulertzen eta barneratzen ahaleginduko da. Saiatuko da

egoera ulertzen, ingurunea, azalpena, itzulpena egiten... Nola edo hala

komunikazio-egoera ulertzen saiatuko da, bai hitzez hitz, bai ikuspegi

soziokulturaletik. Ikasle txarrak, ostera, ez da gai sentitzen komunikazio-egoerak

ulertzeko berriak diren neurrian, ezintasuna sentitzen du eta bertan behera uzten

ditu ahalegin guztiak.

7. Hizkuntza ikasle onak H2 erabiltzeko jarrera du. Badaki H2 ikastea neketsua eta

ahalegina eskatzen duen zerbait dela. Bai ikasgelan, bai ikasgelatik kanpo,

komunikazio-egoera askotan ariketa ugari egin beharko ditu eta, hortaz, H2

erabiltzeko aukerak bilatu egingo ditu eta aurre egingo die. Aldiz, ikasle txarrak

H2 erabiltzeko aukerei ihes egingo die eta aitzakiak ipiniko ditu komunikazioegoeretan

ez aritzeko.

8. Ikasle onak H2 benetako egoeratan erabili nahi du. Komunikazio-egoeratan ibili

nahi du, nahiz eta jakin arazoak izango dituela. Horretarako, ikasgelatik kanpo

dituen benetako egoeretan trebatzen ahaleginduko da. Ikasle txarrak, ostera,

beldur die benetako egoerei, uste baitu ezinezko aurrerapausoa dela hori eta

ikasgelako egoeretara mugatzen du bere jarduna.

9. Ikasle onak H2 zuzen erabili nahi du eta bere burua zuzentzeko joera du. Ausarta

da H2 erabiltzeko garaian, ikasgelan nahiz kanpoan. Baina bere helburua ez da

soilik H2 erabiltzea, ondo erabiltzea baizik. H2ko jatorrizko hiztunen pare egotea

du helburu. Ikasle txarrak, ordea, H2 erabiltzearekin aski du, okerrei jaramonik

egin gabe.

10. Ikasle onak onartuko du H2ko erreferentzi sistema beste bat dela. H2n ari denean,

azkenik, H2n pentsatuko du, H1 albora utziz erreferentzia sistema gisa. Ikasle

txarrarentzat H1 da beti erreferentzia sistema eta kosta egiten zaio onartzea H2

beste sistema bat dela.

Stern-en deskribapen hau ikasle onaren eredu idealari dagokio. Stern-ek hasieran egin

zuen dikotomia ikasle on eta txarren artean gaur egun iruzkin asko jaso ditu.

2.3.2. Rubin-en ikuspegia

Rubin-ek (1975) aurrera jo zuen ikasle onaren profilaren azterketan. Berak egin zuen

lehen aldiz ikasle onek erabiltzen zituzten ikas-estrategien azterketa. Gainera, aditzera

eman zuen ikasle txarrei ikas-estrategiak erabilaraztea bazegoela. Alegia, bere

ekarpenetako bat hauxe izan zen: ikasle onen ikas-estrategiak ondorioztatu, hain onak ez

zirenei erakusteko.

Rubin-ek ere, ikasle onaren jokamoldeak aztertu zituen eta zazpitan laburtu zituen:

1. Ikasle ona asmatzen trebea da. Komunikazio-egoeretan, dauden mezuak

asmatzeko baliabide guztiak erabiliko ditu. Horretarako, H1eko bere ezagutzan

dagoen guztiaz baliatuko da: errealitatearen ezagutza, gorputzezko

komunikazioa, H1ekiko antzak, intuizioa, e.a. Beraz, bere ahalmen guztiez

baliatuko da ez asmatzen duen komunikazio-egoeran suertatu dena.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!