26.08.2013 Views

Ikasle helduen ikas- estiloak eta ikas- estrategiak euskararen ...

Ikasle helduen ikas- estiloak eta ikas- estrategiak euskararen ...

Ikasle helduen ikas- estiloak eta ikas- estrategiak euskararen ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2.3. H2ren ikasle onaren jokaera

2.3.1. Stern-en ikuspegia

Stern (1975) aitzindari izan zen hizkuntza ikasle onen ezaugarriak aztertzen eta

zerrendatzen. Behaketa eta intuizioan oinarrituz, H2ren ikaskuntzarako ikasle onen eta

makalen joerak eta estrategiak alderatu zituen. Aldi berean, ez zuen ahaztu ikasle

berarengan bi eratako joerak nahastuta topa zitezkeela gehienenetan. Stern-en ustez,

H2ren ikasle bikainak ezaugarri hauek izan beharko lituzke:

1. Ikas-estilo propioa eta estrategia positiboak. Ikasle onak nahita eta jabetuz

ikasten du hizkuntza bat. Ahaleginak egiten ditu bere gustuko teknikak eta

estrategiak zeintzuk diren aztertzen, hobe eta gusturago ikasteko. Edozein

ikaskuntza-egoeratara moldatzen da, eta ikasteko nahiz gogoratzeko teknika

batzuk erabiltzen ditu. Ikasle txarrak ez daki hizkuntza ikastea zer den eta,

ondorioz, ez daki beretzako egoki diren teknikak erabiltzen.

2. Ikas-prozesuan jarrera aktiboa du. Ikasle onak erantzukizun handiz aritzen da.

Berak erabakitzen ditu helburuak. Ikaskuntza bere eguneroko bizitzan eransten

du. Batzuetan oso aktiboa izango den neurrian, besteetan hartzaile bilakatuko da.

Hartzaile izateak ez du pasibo esan nahi. Aldiz, ikasle makala axolagabe arituko

da eta irakaslearen babes bila ibiliko da.

3. H2ren aurrean gutxieneko enpatia azalduko du, jarrera irekia bai hizkuntzarekin,

bai inguruneko solaskideekin. Ikasle ona gai da bere jatorrizko hizkuntzako

erreferentziak bazter batera uzteko eta xede-hizkuntzakoak bere gain hartzeko.

Honez gain, ikasle bikaina gai da H2 ikasteko prozesuan sortzen diren

nahigabeak eta nekeak onartzeko, frustrazioak bere gain hartu eta ikasprozesuari

ekiteko. Normaltzat hartzen du segurtasun ezaz bizi behar izatea,

baita barregarri aritu behar izatea sarritan, batik bat ikas-prozesuaren hasieran.

Hizkuntza ikasle onak H2ren kulturarekiko jakin-mina azaltzen du, tolerantzia

agertzen du eta H2ko hiztunekin identifikatzen saiatzen da, hau da, motibazio

instrumentala izateaz gain, integratiboa ere ageri zaio (Gardner eta Lambert,

1972; Stern, 1975).

4. H2 ikasteko lagungarria den trebetasun teknikoa du. Ikasle bikainak badaki H2ko

egiturak eta elementuak aztertzen. Gauza da hausnarketa egokiak egiteko xedehizkuntzaren

antolaketaz. Erraztasuna du bere jatorrizko hizkuntzarekin

konparaketa egokiak egiteko.

5. Ikasle onak badu joerarik H2ko osagai berriak sailkatzeko eta, aldioro,

esperimentatu eta berrikusteko. Ikasle bikainak usteak ditu H2ren

funtzionamenduaz, arauak topatzeko hipotesiak egiten ditu eta elementu berriak

osoki integratzeko gai da, sistema koherente baten barnean. Interes berezia du

elementu berriak aurrez ikasitakoekin ondo txertatzen asmatzeko. Carton-ek

(1966) bere lanetan ezaugarri hau bereziki azpimarratzen zuen eta Stern bat

dator. Hizkuntz ikasle onak sistematikoki egiten du lan, bere jarduna behin eta

berriz errepasatuz. Gainera, erabakiak maiz hartzen ditu. Bestalde, hizkuntza

ikasle txarra ez da saiatzen loturak egiten elementu berri eta zaharren artean. Ez

du sistematikoki hausnartzeko zaletasunik, eta ikuspegi osorako joerarik ere ez.

Gainera, ez ditu erabaki ugari hartzen, beldur ematen baitio.

53

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!