26.08.2013 Views

Ikasle helduen ikas- estiloak eta ikas- estrategiak euskararen ...

Ikasle helduen ikas- estiloak eta ikas- estrategiak euskararen ...

Ikasle helduen ikas- estiloak eta ikas- estrategiak euskararen ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

302

ikasleek jakin zezaketen ikerketa talde guztietan ez zela berdin gauzatzen, trataera

desberdinak zeudela ikusiz. Hortaz, ezin dugu bermatu esperimentugile-efektua

erabat baztertu zenik.

• Neurgailuen zehaztasun eza. Neurgailuen fidagarritasuna eta baliotasuna frogatu

badira ere –estandarizatuak zirelako edo frogatu egin direlako- esan beharra dago

zenbaitetan zehaztasun eza sumatu dela.

CHAEAren kasuan, baziren ikasleak galdera batik soilik baiezkoarekin edo

ezezkoarekin erantzuteko arazoak zituztenak, aukera gehiago ikusten baitzituzten.

SILLen kasuan, ikasle batzuek galdera batzuk gehiago zehaztu beharra ikusten zuten

(estrategiaren erabileraren maiztasuna, e.a.). SILLek sortzen zuen beste arazoetako

bat ikas-estrategiak ezagutzea eta erabiltzea ondo ez bereiztearena da. Galderasortan

argi ageri bada ere, erantzuleak sarritan nahastu egiten ditu (erabiltzen dituela

dio, baina azken batean geroak demostratzen du batzuetan soilik ezagutu egiten

dituela). Bestalde, SILLek ikas-estrategien erabileraz galdetzen du, baina ez

erabilera egokiaz. Alegia, estrategiak erabiltzeak ez dakar beti erabilera

arrakastatsua. Zehaztasun hauek ezin izan dira jaso.

Euskararen erabileraren galdera-sortari erantzutean, zenbaitek oroimen-arazoak

zituen edota ez ziren jabetzen beren hizkuntza-ohiturez.

• Euskararen erabilera eskolaz kanpo: batik bat mintzamena. Ikerketa honetan

euskararen erabilera neurtu da baina batik bat mintzamenarena. Ikasleak erantzuteko

izan duen galdera-sorta hein handi batean mintzamenarekin loturik zegoen,

idazmena eta irakurmena bigarren mailan geratu delarik.

• Euskararen erabilera eskolaz kanpo, ez erabileraren kalitatea. Ikerketa honetan

euskararen erabilera neurtu da, baina ez kalitatea. Ez da inongo neurketarik egin ez

gaitasun linguistikoaz, gai erabileraren kalitateaz. Alegia, ez dago esaterik nolako

euskara erabili duten eskolaz kanpo, edota erabilitako hori hobera jo duen eskuhartzearen

ondorioz. Ikerketa honen lana ez da izan loturak egitea plana eta

hizkuntzaren kalitatearekin, nahiz eta oso eremu interesgarria eta osagarria izan.

• Esku-hartze planaren iraupen laburra. Guztira bost hilabeteko plan honetan

(datu-bilketekin, gehixeago) zenbait emaitza eta ondorio atera dira. Hala ere,

zalantzak ditugu plan honen iraupena luzeagoa izan balitz emaitza berberak sortuko

ote ziren. Akaso baikorragoak lortuko zirelakoan gaude. Ikusi eta irakurritakoaren

arabera, plan laburtzat jo liteke indarrean jarri zena. Behar bada, ikasturte osoan

zehar (9 hilabete) aplikatzeak emaitza hobeak edo, gutxienez, iraunkorragoak

bermatuko lituzke. Frogatzeke dago susmo hau.

• Ikerketa eta ebaluaketa bidea oraindik zabalik. Eremu honetan urte gutxi

daramatzagu ikertzen eta dauden esperientziak oso aberatsak izan arren, ez dago

erabateko ondorioak ateratzerik. Beraz, esan liteke, ikerketa honek ere erabat errotu

gabeko aurkikuntzen eremuan kokatuta dagoela eta urte batzuk barru argiago

ikusiko dela zertan izan duen ekarpen interesgarririk eta zertan ez.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!