26.08.2013 Views

Ikasle helduen ikas- estiloak eta ikas- estrategiak euskararen ...

Ikasle helduen ikas- estiloak eta ikas- estrategiak euskararen ...

Ikasle helduen ikas- estiloak eta ikas- estrategiak euskararen ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

horietan %69k eta %74k kide guztiak edo ia guztiak euskaldunak dituelako. Ahulezi

nabarmena da hizkuntz komunitateko kide askoren arteko trinkotasunik eza.

103

Euskararen kasuan, EAEko datuen arabera, 1993tik 1999ra bitartean, euskararen

erabilerak gora egin du 3 puntuz anai-arreba euskaldunen artean, eta 8 puntuz lagun zein

ikaskideekin. Beraz, egoera horietan, harreman sareak bilakaera baikorrak eskaini du.

3. Gizartearen egitura

3.1. Hizkuntza erakundetua edo instituzionalizatua

Harreman sareetan, agenteak Fishman-en (1979) gizarte egoeretan kokatzen dira,

alegia, gizartearen maila mikroan. Eta egile horren kontzeptuak erabiliz, gizarte egitura

gizarte esparruetan kokatzen dira, gizarte maila makroan, hain zuzen; eta gizarte

esparru hauen baitan gizarte egoerak garatzen dira. Gizarte egiturako esparru horietan

dauden erakunde mota guztiak (pribatuak zein publikoak,; ofizialak edo herritarrak;

ekonomikoak eta kulturalak...) egoeraren sorleku dira, eta erakunde horiek euskarari

eskaintzen dioten estatusaren arabera lagundu edo oztopatuko dute hizkuntza horren

erabilera.

Euskal Herrian gogoratu beharra dago hego Euskal Herrian Konstituzioak gaztelania

jakitera behartzen gaituen bitartean, euskarak EAEn eta Nafarroako Foru Erkidegoan

koofizialtasun mugatua du. Iparraldean duela gutxi arte, frantsesa jo izan da hizkuntza

bakartzat. Beraz, euskarak ez du erdarak duen onarpen ofizialik, eta bakoitzak duen

estatus juridiko-politiko horien arabera euskara erdararen menpe gelditzen da. Hortaz,

estatus juridiko-politikoa oztopo bihurtzen da euskararen normalkuntzarako. Hala ere

gizartean maila makro honetan, badira esparru ugari eragin izugarri izan dezaketenak,

hala nola, erlijikoa, komunikabideak, aisialdia, lana, etab.

Martínez de Luna-ren (2001) ondorioz, eremu bateko edozein erakundek euskara

kontuan hartzen ez duen bitartean, hizkuntza horrek erakundearen baitan izan dezakeen

erabilerak (egoerak) hiru ezaugarri izango ditu:

a) Estatus mugatua, ez-normaldua.

b) Euskara hiztunen boluntarismoan oinarrituko da

c) Euskara toleratua izan arrean, gaitzetsia izango da erakundearentzat oztopo

bihurtzen bada.

3.2. Hizkuntzaren erakundetze-maila eta gizarte irudia

Martínez de Luna eta lankideen arabera, hizkuntza egoeraren pertzepzioan aldeak daude

lurraldez lurralde. Aditu hauek neska-mutilen pertzepzioak jaso dituzte eta ondorio

honetara ailegatu dira: “Neska-mutilek bigarren mailak hizkuntzatzat jotzen dute

euskara. Eta ez da, ez, oro har hizkuntza horrekiko atxikimendurik ez dutelako, ezta

beraiek euskararentzat egora hori nahiko luketelako ere; euren euskararekiko interesa

eta aldeko jarreraren gainetik, nerabeek beraien inguru sozialetik jasotzen dutena

besterik ez dute islatzen” (Martínez de Luna, 2001: 61. or).

Erakundetze-maila eta horri darion irudia alde batera utzita, gizartean dagoen gazte

euskaldunaren irudia hiru multzotan bereizten ditu Hernández-ek (Martínez de Luna,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!