26.08.2013 Views

Ikasle helduen ikas- estiloak eta ikas- estrategiak euskararen ...

Ikasle helduen ikas- estiloak eta ikas- estrategiak euskararen ...

Ikasle helduen ikas- estiloak eta ikas- estrategiak euskararen ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2.6.3. H2ren erabileraren ebaluaziorako metodologia

Badira hainbat metodo hiztunek H2z egiten duen erabilera neurtzeko. Siguan-ek (2001)

honako hauek proposatzen ditu:

• Behaketa: hiztunaren jarraipena egiten da egun osoan zehar, behatuz egoera

bakoitzean zein hizkuntza erabiltzen duen (H1 edo H2), norekin eta nola.

Prozedura hau teknikoki oso zaila da, batik bat hiztun askoren erabilerak

aztertu nahi direnean.

• Autobehaketa: norbaitek behatu beharrean, hiztunak egunerokoan idazten

ditu bere hizkuntza-ohiturak. Hiztunak helduak direnean, eskatzea dago

zergatiak eta jarrerak ere idaztea.

• Galdera-sortak: hiztun kopuru handien ohiturak ebaluatu nahi badira,

ezinezkoak dira aurreko bi metodoak. Horrelakoetan galdera ulergarri eta

errazez osatutako galdera-sortak erabiltzen dira. Teknika hau honela erabil

daiteke:

o Subjektu bakar bati edo talde txiki bati bideratua (adibidez, gerora

ikerketa esperimental batean parte hartuko duena): horrelakoetan

galderak ireki samarrak izan ohi dira, erantzunak moldatu ahal

izateko.

o Talde bateko subjektu guztiei edo laginari bideratua: horrelakoetan

galdera itxiak erabili behar dira, kontagarri bihurtzeko.

Edozein izanik metodologia, hizkuntza-erabilera ohiturak neurtzean, besteak beste,

eremuok azter daitezke:

• Subjektuak mintzatzen zein hizkuntzatan ikasi zuen, familiako eta eskolako

hizkuntza, H2ren jabetzea non, nola eta noiz gauzatu zen...

• Senideekin, bikotearekin erabiltzen duen hizkuntza

• Lantoki eta lagunarteko hizkuntza

• Egoera desberdineko hizkuntza: dendak, bulego publikoak...

• Hizkuntza bakoitzaren maiztasuna irakurtzerakoan (egunkariak, liburuak...)

• Hizkuntza bakoitzaren maiztasuna entzuterakoan (irratia, telebista...)

• Idazteko hizkuntza/k (norberaren oharrak, lan-idazkiak...)

• Hausnarketarako hizkuntza

Bestalde, oso aintzat hartu behar da hizkuntza gutxiagotuaren erabilera neurtzeak

badituela berezitasun propio batzuk. Berezitasunok (Txillardegi, 1984; Isasi eta Iriarte,

1998) prozesu estokastikoaren deskribapenera bultzatzen dute. Horren arabera,

hizkuntza gutxiagotuaren erabilera maila hiru osagaien funtzio zuzena litzateke:

1. Elebidunen proportzioa

2. Mintzakide taldearen tamaina edo solaskide kopurua erabilera askea

3. Hizkuntza gutxiagotuarekiko leialtasuna.

99

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!