26.08.2013 Views

Ikasle helduen ikas- estiloak eta ikas- estrategiak euskararen ...

Ikasle helduen ikas- estiloak eta ikas- estrategiak euskararen ...

Ikasle helduen ikas- estiloak eta ikas- estrategiak euskararen ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

98

2.6.1.9. Hizkuntza-estrategien garrantzia H2ren erabileran

Ikas-estrategien irakaskuntza gauzatzeak kontrako eta aldeko adituak izan ditu duela

gutxi arte. Gaur egun, frogaturik dago zenbait baldintza betez gero, etekin nabarmenak

dituela.

Kontrako adituen artean, Kellerman-ek (1991) dio ikasleak ez duela oreka-estrategien

beharrik aurrez H1ean barneratuak baititu. Gainera, sinesgaitz agertzen da H2rako

estrategien eraginkortasunaren aurrean, estrategiok ikasgelan baldin badute jatorria.

Bestetik, Rees-Miller-ek (1993) ikerketa batean enpirikoki demostratu nahi izan du

estrategietan prestakuntzak ez duela eragin sendorik. Bere hitzetan, ikasleen hizkuntzamailak,

aurrez bizitako hezkuntza-sistema, H2ren ikaskuntzaren inguruko beren eta

beren irakasleen usteak, estilo kognitiboak eta kultur jatorri desberdinak, nahiko faktore

sendoak direla indargabetzeko estrategien irakaskuntzaren ahalegin oro. Gainera,

auzitan jartzen du prestakuntzak inolako eraginik izatekotan, luzaroan mantenduko ote

diren. Hori frogatzeko, luzetarako ikerkuntzen premia ikusten du.

Iritzi honi erantzunez, Chamot eta Rubin-ek (1994) diote performantziaren arrakasta ez

dela oinarritzen batik bat estrategia jakin batzuetan, baizik eta estrategia multzoaren

erabilera zuzenetan. Beraiek azpimarratu egiten dute irakasgarri diren oinarriak:

• Ikasleek ataza jakinetarako aurrez erabiltzen dituzten estrategien aurkikuntza

• Estrategia berrien deskribapen eta azalpen zehatza

• Estrategien moldaketa

• Estrategiak noiz eta zergatik erabili behar direneko azalpen argiak

• Praktikak egitea

Estrategien irakaskuntzaren eraginkortasunerako, beraiek ere oso aintzat hartzen dituzte

ondoko irizpideak: trebakuntzaren iraupena, prestakuntzaren txertatze egokia

kurrukulunean eta irakasleen trebezia estrategien irakaskuntzan.

McDonough-ek (1995) berrikuspen zabala egin du H2ren ikaskuntzan estrategiek izan

dezaketen garrantziaz arduratu diren lanen gainean. Bere ustez, berrikusitako lan

guztien artean, soilik Wenden-en (1987b) eta O’Malley eta Chamot-en (1990) lanek

dute oinarri enpirikoa. Lan hauetan ikusten denez, emaitzak denetarikoak dira. Bere

ustez, estrategien erabilera eta ataza jakinetarako hizkuntz performantziaren hobekuntza

zehatz-mehatz lotzen ez diren bitartean, hobekuntzak neurgaitzak dira eta ez dago

ondorio sendorik ateratzerik.

Gu-ren (1996) ustez, literatura zientifikoa aztertuz, ez dago emaitza behin betikorik

egiaztatzen duenik estrategien ikaskuntza eta performantziaren arteko lotura zuzenik.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!