Orozko Haraneko kondaira mitikoak: bilduma eta azterketa - Euskara

Orozko Haraneko kondaira mitikoak: bilduma eta azterketa - Euskara Orozko Haraneko kondaira mitikoak: bilduma eta azterketa - Euskara

euskara.euskadi.net
from euskara.euskadi.net More from this publisher
26.08.2013 Views

Bilketa lana - 61 “batua” egiten dugula. Laguntzeko gogoa sustatzen dio berriemaileari inkestatzailearen zailtasunak, eta bien arteko desberdintasunak ezabatzen laguntzen du. Hasierako erreparoak laster gainditzen dira, eta berriemaileei ere laket zaie beren haurtzaroan ikasi istoriak edo ohiduren kontatzea. II. B. Orozkoko berriemaileak Berriemaileengana heltzeko laguntza handiena Jose Ramon Garigortak ("Gari" deitzen diote Orozkon eta nik ere hala egingo dut) eman dit: etxeetara eraman eta sarrarazi ninduen, eta askotan elkarrizketan ere parte hartu zuen. Horrez gain, herriari buruz informazioak eman zizkidan eta berriemaileen zerrendan agertuko da. Corpusean informatzaileen izena bakarrik agertuko da gehienetan, eta ez deitura. Arrazoina hauxe da: nire gidariek izenak bakarrik erabiltzen izan dituzte, bertako ohiturei jarraituz. Hemengo fitxetan hitz handiz idatziko ditut izenak, eta parentesi artean deiturak, salbu corpusean agertzen direnak. Zerrendaren ordena kronologikoa izango da, hau da elkarrizketen dataren araberakoa. JUSTO (RESPALDIZA) San Martin auzoko Goraitze baserrikoa, han jaio eta bertan bizi da. Baserritarra. Basozain lana ere egin du. Adinekoa zen solastatu nuenean, 65 urtetik gorakoa. Elkarrizketa bakar bat egin nion bere etxean, 1984ko abenduaren 28an. Beste hainbatek bezala kondaira mitikoak doi bat ahantziak zeuzkala dio, batzuetan pausa egin behar du behin amamari entzundakoa gogoratzeko, eta Axpuruko abadea eta krida-ren amaiera ere ez du eman . Kastrejanako zubia-ren istorian kokatzen den "San Martinen kantua" aldiz inongo zalantzarik gabe esan du, maizetan kantatzen baitu, norbaitek eskatzen dionean. Kontakizun gehienak etxeko amamari entzun dizkio, batzuk aitari. Justo gogotik mintzo da, eta zehaztasun handiak ematen ditu berak bizi izan dituen gertakariak esateko (non gertatu, zer karietara, nor zen han...), hala nola San Martin aldeko leize eta zuloei buruz. Honako istoria hauexek esan ditu eta honako ordenean. - Kastrejanako zubia-ren bukaeran den San Martinen kantua esan du bere-berez, eta gero zubiaren istoria bera. - Laminak eske tituluan den Sologoitiko sorginak. - Sutan pasatzen (Anbotoko Anderea). - Axpuruko abade eta krida, Garik galdeturik esan du. - Txakur pozo.

62 - Corpusa - Horrekin lotua Arruetako atxeko leize eta Amurrurturen basoko leize-en berri eman du. - Orozko eta Zeberio, bi herrien arteko harremanak, esakera blasonikoak eta elkarren arteko ezkontzak. Bide batez aintzinean nola egiten ziren ezkontzak. JUANTXO (HIERRO-OLABARRIA) Gorigitxi baserrikoa (Olabarri errekako haranean, Anguru aldean). Berrogeita hamabost urte zukeen elkarrizketa egin nionean, 1985eko apirilaren 11an. Haren etxera joan eta salan daukaten irudia erakutsi zigun: hartan dorre baten bi aldeetan bi gizon makila handi bana eskuetan, dorreko atean sartuta. Irudi horren aurrean esan zigun hartan azaltzen den gertakaria, Jentil bahitzaileak istoria, hurbil den Olabarri Handiko etxekoek protagonizatua. Bistan da, irudia etxean eukiteak eta istoriako protagonistekin duten zerikusiak (deituraren lehen zatiak) gertakarian inplikatzen dute Gorigitxiko familia, eta zerbait propio gisa kontatzen dute istoria. PAULA Gorigitxikoa, Juantxoren emaztea da, San Martin auzoan jaioa eta Gorigitxira ezkondua. Auzo horretan kokatzen diren bi istoria gogotik eta garbiki esan ditu: - Axpuruko abadea eta krida kontatu zuen alabak eskaturik, eta gero lagundu gintuen ondoko etxera Erramonengana, harek hobeto zekielakoan istoria hori. - Lamina zauritua esan zuen gero, hori ere alabak eskaturik. MANOLI (HIERRO-OLABARRIA) Juantxo eta Paularen alaba, Gorigitxikoa, hogeita bosthogeitamar urtekoa. Jentil bahitzaile-ei buruz zehaztasunak eman zituen, Goyo Muñozi entzundakoak. ERRAMON eta ELBIRA senarremazteak Gorigitxikoak, biok adin handikoak eta baserritarrak. 1985eko apirilaren 11an joan ginen haiengana, Hierrolabarria amalabak lagundurik. Kanpoan aurkitu genituen eta bertan solastatu. Erramon ez zen ezertaz gogoratzen, eta emazteak zehaztasun zerbait eman zuen Jentil bahitzaile-en Untzetabeko egoitzaren kokapenaz.

62 - Corpusa

- Horrekin lotua Arruetako atxeko leize eta Amurrurturen basoko

leize-en berri eman du.

- Orozko eta Zeberio, bi herrien arteko harremanak, esakera

blasonikoak eta elkarren arteko ezkontzak. Bide batez

aintzinean nola egiten ziren ezkontzak.

JUANTXO (HIERRO-OLABARRIA)

Gorigitxi baserrikoa (Olabarri errekako haranean, Anguru

aldean).

Berrogeita hamabost urte zukeen elkarrizketa egin nionean,

1985eko apirilaren 11an.

Haren etxera joan eta salan daukaten irudia erakutsi

zigun: hartan dorre baten bi aldeetan bi gizon makila handi

bana eskuetan, dorreko atean sartuta.

Irudi horren aurrean esan zigun hartan azaltzen den

gertakaria, Jentil bahitzaileak istoria, hurbil den Olabarri

Handiko etxekoek protagonizatua.

Bistan da, irudia etxean eukiteak eta istoriako

protagonistekin duten zerikusiak (deituraren lehen zatiak)

gertakarian inplikatzen dute Gorigitxiko familia, eta zerbait

propio gisa kontatzen dute istoria.

PAULA

Gorigitxikoa, Juantxoren emaztea da, San Martin auzoan

jaioa eta Gorigitxira ezkondua. Auzo horretan kokatzen diren bi

istoria gogotik eta garbiki esan ditu:

- Axpuruko abadea eta krida kontatu zuen alabak eskaturik, eta

gero lagundu gintuen ondoko etxera Erramonengana, harek hobeto

zekielakoan istoria hori.

- Lamina zauritua esan zuen gero, hori ere alabak eskaturik.

MANOLI (HIERRO-OLABARRIA)

Juantxo eta Paularen alaba, Gorigitxikoa, hogeita bosthogeitamar

urtekoa. Jentil bahitzaile-ei buruz zehaztasunak

eman zituen, Goyo Muñozi entzundakoak.

ERRAMON eta ELBIRA senarremazteak

Gorigitxikoak, biok adin handikoak eta baserritarrak.

1985eko apirilaren 11an joan ginen haiengana, Hierrolabarria

amalabak lagundurik. Kanpoan aurkitu genituen eta bertan

solastatu.

Erramon ez zen ezertaz gogoratzen, eta emazteak zehaztasun

zerbait eman zuen Jentil bahitzaile-en Untzetabeko egoitzaren

kokapenaz.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!