26.08.2013 Views

Atxikimendu insegurua eta genero rolak pertsonarteko ... - Euskara

Atxikimendu insegurua eta genero rolak pertsonarteko ... - Euskara

Atxikimendu insegurua eta genero rolak pertsonarteko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2. kapitulua. Atxikimendua 97

ez kontutan izan gabe. Harremana apurtzea erabakitzen bada ere, hau denbora nahikoaz

mantendu bada, atxikimenduzko loturagatik zaila gertatzen da bikotekide ohiarengandik

urrun egotea.

Harremanaren funtzionamendua eta satisfazioa aztertzeko Hazan eta Shaverren

(1987) atxikimendu-ereduak erabili ziren. Bikote harremanen funtzionamendua eta

bestelako pertsonarteko harremanak ondo islatzen dituelako atxikimenduaren teoriak.

Hazan eta Shaverrek (1990) helduaroko maitasuna eta lana haurtzaroko atxikimendua

eta ingurunearen azterketaren antza handia zutela baieztatu zuten. Ikerketa hartan heldu

antsiatsu/anbibalenteek lanean errendimendu eskasa izateagatik errefusatuak izatearen

beldur azaltzen ziren, eta euren bikote harremanetako kezka handiek lanaren jarduera

oztopatzen zuten. Ekiditzaileek, ordea, lana erabiltzen zuten lanetik kanpoko gizarte

elkarrekintzak ekiditeko. Feeney eta Nollerek (1991) elkarrekin irteten ari ziren bikote

batzuen deskribapenak aztertu zituzten atxikimenduzko desberdintasunek nola eragiten

zuten ikusteko. Seguruek harremanaren alderdi positiboak azpimarratzen zituzten.

Antsiatsu/anbibalenteek harremanean indar oso handiak jartzen zituzten eta bikotekidea

idealizatzeko joera zuten. Ekiditzaileek intentsitate emozionaleko maila baxuak

erakusten zituzten eta harremanean distantzia emozional handiagoak gordetzen ziren.

Pistolek (1989) helduen atxikimendu-eredua eta harremanaren funtzionamenduari

buruzko ikerketak burutu zituen. Lehenengoan seguruek harremanean satisfazio

handiagoa zutela frogatu zuen, eta antsiatsu/anbibalenteek ekiditzaileek baino gehiago

makurtzen ziren bikotekidearen interesetara. Bigarren ikerketan ikusi zen heldu

seguruek eta antsiatsu/anbibalenteek erosoago sentitzen zirela kanporantz adierazten

(self-disclosure) heldu ekiditzaileak baino.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!