26.08.2013 Views

Atxikimendu insegurua eta genero rolak pertsonarteko ... - Euskara

Atxikimendu insegurua eta genero rolak pertsonarteko ... - Euskara

Atxikimendu insegurua eta genero rolak pertsonarteko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2. kapitulua. Atxikimendua 71

murgildu aurretik, hauetan jokabide autonomo segurua garatzeko aukera izan dezan.

Blatzen arabera (1966, Ainsworth eta Bowlbyrengan aipatua, 1991), hiru segurtasun

mota diferente daude: Batetik, hasieran haurrek gurasoenganako mendekotasun osoa

dute, eta hauen eskuragarritasunean erabakiko da haurrek horiek oinarri segurutzat har

ditzaketen ala ez. Beranduago, segurtasun independentea lortuko dute gurasoen behar

hain handia ez duten heinean, autonomoki funtzionatzen hasten diren ahala. Eta

azkenik, segurtasun mailarik altuena lortzen da helduaroan heldutasun mendeko

segurtasunarekin, non bi pertsona helduek elkarrenganako oinarri segurua erakusten

duten (informazio gehiagorako, ikus Yárnoz, Sainz de Murieta, Plazaola, eta Alonso,

1999).

Ugandako datuek (Ainsworth, 1963, 1967) ama-haurra elkarrekintzaren

desberdintasun indibidualak argitzeko informazio baliotsua eskaini zuten. Alderdi hau

Bowlbyk albo batera utzia izan zen urte batzuk lehenago ikertzeko zuen zailtasunagatik.

Ainsworthek (1967) Ugandako datuetatik eratorritako emaitzak idazten zituen

bitartean, Bowlbyk atxikimenduaren trilogiaren lehenengo liburukia idazten ari zen:

Attachment (1969/1982). Honetan eta hurrengo bietan: Separation, anxiety and anger

(1973) eta Loss, sadness and depression (1980), atxikimenduaren teoria laburbildu

zuen. Bowlby izan zen atxikimenduaren teoria garatu zuena maila teorikoan

(1969/1982, 1973, 1980). Hasiera batean etologiatik termino asko eta gizakienganako

orokortzea eskatzen zuen honek, baina denboraz, aldi kritikoak alde batera utzi ziren,

eta elementu kognitiboek garrantzi handia hartuko dute.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!