26.08.2013 Views

Atxikimendu insegurua eta genero rolak pertsonarteko ... - Euskara

Atxikimendu insegurua eta genero rolak pertsonarteko ... - Euskara

Atxikimendu insegurua eta genero rolak pertsonarteko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1. kapitulua. Mendekotasuna 49

izan daitezkeen jokabideak aukeratzen ditu. Marko teoriko interakzionista batetik

mendekotasunaren azpiko konstruktu kognitiboekin lotzen diren jokabideen arteko

azalpen koherentea dago. Jokabideak aldatzen dira denboran zehar eta egoera

guztietarako.

1.1.5.3. Mendekotasun mota desberdinak

Mendekotasun patologiko orokorraz hitz egiten dugun arren, honen barnean

mendekoa izateko era desberdinak daude, hots, mendekotasun mota desberdinez hitz

egin dezakegu. Garrantzizkoa da mota desberdinak antzematea subjektu batzuk

mendekotasun mota diferenteak azaldu ditzakeelako, eta mota bakoitzaren ezaugarriak

ezagutu behar ditugu.

Mende honen erdialdean teoria alorretik egin ziren hasierako saiakera batzuk

azpiko kategoriak bilatzeko, eta ondoren etorri ziren hipotesi horiek baieztatzeko

zenbait proba enpiriko. Lehenengo proba enpiriko hauek, hala ere, emaitza kontrajarriak

azalarazi zituzten eta, beste analisi teknika batzuen sorrera eta zabalkundea gertatu arte,

ez da frogarik egon mendekotasunaren dimentsioen auzian.

Mendekotasun moten gaian 1955. urtean eta gizarte ikaskuntzaren ereduaren

barruan kokatzen da Heathersen proposamena. Autore honek aurrekariak, korrelatu eta

ondorio desberdinak zituzten bi dimentsio desberdindu zituen: instrumentala eta

emozionala. Honek inplikatzen zuen instrumentalki mendeko, emozionalki mendeko,

bietako, edo ez bata ez bestea ziren subjektuak topatu zitezkeela. Beste autore batzuek

ere seinalatu zituzten bi mendekotasun mota hauen arteko diferentzia handia (ikus

Hartup, 1963; Marcus, 1976). Heathersen (1955) ustez, diferentzia azaltzen duen

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!