26.08.2013 Views

Atxikimendu insegurua eta genero rolak pertsonarteko ... - Euskara

Atxikimendu insegurua eta genero rolak pertsonarteko ... - Euskara

Atxikimendu insegurua eta genero rolak pertsonarteko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1. kapitulua. Mendekotasuna 41

Konstruktu berdinaz ari bagara ere, guri mendekotasuneko muturra interesatzen

zaigu, alegia, patologia. Arazo dator continuum batean dagoenean noiz den patologikoa

esan behar denean. Auzi hau konpontzeko diagnostiko klinikoaz dihardugunean,

psikoterapeutaren kontsultan aintzakotzat hartzen diren beste faktoreen informazioa

dugu nahasteen testuingurua detektatzeko. Gogoratu behar da DSM-IVean (APA, 1994)

erabiltzen diren irizpideak nahasteen sailkapenerako gida besterik ez direla terapeutaren

ebaluazioaren jarduera orokorrean. Ikerketak burutzen direnean, ordea, helburua ez

denez terapia baterako subjektuen diagnosia ematea, populazio bakoitzaren

identifikaziorako hurbilpena erabiliko dugu ikerketaren hipotesien kontrasterako.

1.1.4.1. Mendekotasunagatiko Nortasuneko Nahastea (DPD)

DPDaren sintomek I. ardatzeko zenbait nahasteren sorreran eta ibilbidean

eragina izan dezakete (errebisio baterako ikusi Bornstein, 1993).

Mendekotasuna kontzeptuaren eraketa hiru ikuspegi desberdinetatik egin da:

Psikoanalisitik, gizarte ikaskuntzatik eta etologiaren teoriatik (Hirschfeld et al., 1977).

Psikoanalisitik gizarte objektuekiko erlazioa amarekin adibidez, mendekotasun iturria

ikusten da, barneko grina azpimarratzen dela. Gizarte ikaskuntzatik mendekotasuna

ikasitako jokabidea da, senezkoa dela ukatuz eta amarekin garatutako harremana beste

subjektuekiko eta egoeretara zabaltzen eta egokitzen da. Ikuspegi etologikotik

atxikimendu hitza proposatu zen subjektu bat beste pertsona konkretu batekin eratzen

duen harremana izendatzeko. Hiru ikuspegi hauek zerbait komuna izanik ere, ez dira

berdinak: Psikoanalisiak senezko indarra hartzen du kontutan, gizarte ikaskuntza

ikasketan oinarritzen da, eta ikuspegi etologikoak alderdi biak hartzen ditu aintzakotzat.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!