26.08.2013 Views

Atxikimendu insegurua eta genero rolak pertsonarteko ... - Euskara

Atxikimendu insegurua eta genero rolak pertsonarteko ... - Euskara

Atxikimendu insegurua eta genero rolak pertsonarteko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1. kapitulua. Mendekotasuna 35

enpirikoa jokabide zehatz batzuetatik eratorria da, subjektuen barnean oso erroturik

dauden nortasunaren islak azaltzeko. Ikuspegi psikodinamikoarekin bat ez etortzeaz

gain, oso zaila da erlazio zuzena antzematea aho-jokabideen eta barne dinamiken artean.

Hala ere, gure ustez, mendeko pertsonengan aho ekintza ugari egoteak ez du zuzenean

frogatzen aho aroarekiko erlazioa.

1.1.3.3. Atxikimenduaren Teoriatik

Bowlbyk (1969/1982, 1973, 1980) eta Ainsworthek (1969, Ainsworth, Blehar,

Waters, eta Wall, 1978) atxikimenduaren teoriaren oinarriak jarri zituzten, eta biek,

atxikimenduzko lotura horretaz gain, mendekotasunaz ere hitz egiten dute. Bowlbyk

(1973) atxikimendu antsiatsuarekin parekatzen du “gehiegizko” mendekotasuna edo

“gainmendekotasuna” hitzak erabiltzen dituela (mendekotasun normalaren neurria

zehazten ez badu ere). Ainsworthek (1972) ere aipatu zituen atxikimendua eta

mendekotasuna kontzeptuen arteko lotura, gauza desberdinak direla argitu bazuen ere.

Hala eta guztiz ere, teoria honen eta mendekotasunaren arteko loturaz hurrengo

kapituluan jardungo dugu sakonago.

1.1.3.4. Mendekotasuna beste korronte batzuetan

Aztertu ditugun ikuspegiak izan dira mendekotasuna ezaugarri indibidual gisa

jotzen duten horiek, azken finean hauxe baita gure abiapuntua mendeko pertsonaren

dinamikak aztertzeko. Hala eta guztiz ere, mendekotasunez jardun duten beste bi

eskolaren kontzepzioa aipatu behar da, alor honetako literaturan kontribuzio handia egin

dute eta. Batetik, koordenatu desberdinak erabiltzen dituen psikologia feministaren

definizioa, eta, bestetik, familia terapeuten kontzeptualizazioa ikuspegi sistemikotik.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!