26.08.2013 Views

Atxikimendu insegurua eta genero rolak pertsonarteko ... - Euskara

Atxikimendu insegurua eta genero rolak pertsonarteko ... - Euskara

Atxikimendu insegurua eta genero rolak pertsonarteko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1. kapitulua. Mendekotasuna 31

elkarreragineko izaera baitu (Cadbury, 1991; Bornstein, 1993; Pincus eta Gurtman,

1995). Testuinguruak, egoerak, edo beste pertsonaren izaerak edo estatusak

mendekotasuneko harremana baldintzatzen duela onartzen badugu ere, hemen osagai

batetaz arituko gara, subjektu bakoitzaren mendekotasuneko ezaugarria, alegia. Zentzu

berean mintzatu ziren Hazan eta Shaver (1987), atxikimenduaren teoriaren barnean,

harremanaren ezaugarriek ez dutela pertsonaren atxikimendu-ereduaren eragin soila

jasaten esan zutenean, baizik eta halaber badira bikotekideengandik eta zirkunstantzia

partikularretatik datozen faktoreak. Honek ez du oztopatzen, ordea, gizabanako

bakoitzaren atxikimenduzko dinamika partikularrak aztertzea beste aldagai batzuekiko

erlazioan. Beste hitz batzuekin, mendekotasuneko egoerak suertatu daitezen, mendeko

pertsonak jartzen duen osagaia, bere nortasunaren baitan dagoena, aztertu behar dugu.

Pertsonarteko harremanen teoria jokabideen trukean gelditzen da, pertsona

horien jokabide horiek zergatik azaltzen diren ulertzeko saiakerarik egin gabe.

Batzuekin beste batzuekin ez bezala jokatzen dugula ukatzerik ez dago, baina teoria

honek ez digu argitzen subjektu bakoitzaren harreman-jokabidea horrela izatearen

zergatia, bere garapen pertsonala ulertzen saiatzen ez dela.

Nortasuna ikuspegi humanistatik ikertzen dutenentzat (Maslow, 1970; Rogers,

1980) mendekotasuna defentsa-jokabidea da nagusiki, eta hauen ustez agertzen da

guztiz errealizatua izateko ezintasunari lotzen zaizkion herstura eta ondoeza gutxitzeko.

Hau, ordea, balizko azalpen bat besterik ez da askoren artean, eta ez dugu inolako

ebidentziarik, ezta modurik hau honela denentz frogatzeko. Teoriko existentzialistek ere

defentsa-jokabidea modura ikusten dute (ikus Boss, 1977; May, 1969). Hauentzat,

mendekotasuna norberaren ekintzen ardura ukatzeko modua da, kontrolaezina den

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!