26.08.2013 Views

Atxikimendu insegurua eta genero rolak pertsonarteko ... - Euskara

Atxikimendu insegurua eta genero rolak pertsonarteko ... - Euskara

Atxikimendu insegurua eta genero rolak pertsonarteko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1. kapitulua. Mendekotasuna 25

antzekoak direla pentsatzen du. Hemen ere konnotazio negatiboarekin ikusi izan da

mendekotasuna, klinikoena bezain jarrera negatiboa ez bada ere (ikusi Assor, Aronoff,

eta Messe, 1981; Walters eta Parke, 1964). Balesek (1970) eta Learyk (1957) mendeko

pertsonen pasibotasunez hitz egiten dute. Beste batzuek, ordea, mendekotasunaren

alderdi positiboa ikusi zuten. Banuk eta Puhanek (1983) zera esaten zuten: inoren

laguntzaren premia izateak enpatia sortzen die mendeko pertsonei arazoetan dagoen

jendeari laguntzeko.

Garapenaren psikologiatik mendekotasuna gizabanakoaren identitatearen

sorreran funtsezkoa den aldi gisa ikusten dute. Oro har, eskola honetatik ez da

azpimarratzen mendekotasunaren alderdi negatiborik, bere alderdi moldakorra baizik.

Psikologia feministatik kritikatzen da mendekotasuna gutxietsia eta

patologizatua dagoen bitartean, askatasunari konnotazio positiboa ematen zaiola.

Mendekotasuna sinbiosiarekin, ahultasunarekin, pasibotasunarekin eta

heldugabetasunarekin lotzen da eta emakumeei, umeei eta funtzionamendu ez egokia

dutenei atxikitzen zaie (Broverman, Broverman, Clarkson, Rosenkrantz, eta Vogel,

1970; Lerner, 1983; O'Neil, 1982; Stiver, 1984, Ramirez Dorado, 1989). Siegelek

(1988) balorapen honek bai gizonei bai emakumeei mendekotasun sentimenduez modu

errealista batean jabetzea nabarmenki zailtzen diela pentsatzen du.

Beraz, mendekotasunaren definizio bakarra edukitzea gaitza da, eta bere

zailtasuna hiru eremutan eta gutxienez bi marko teorikotan ikertu izan delako azaldu

daiteke. Adibidez, Sinhak (1968) definizio erabilgarria egin nahian, kontzeptua zehazki

deskribatzen saiatu zen, baina bere definizioa tautologikoa da. Izan ere, azpiezaugarrien

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!