26.08.2013 Views

Atxikimendu insegurua eta genero rolak pertsonarteko ... - Euskara

Atxikimendu insegurua eta genero rolak pertsonarteko ... - Euskara

Atxikimendu insegurua eta genero rolak pertsonarteko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Hitzaurrea

Zergatik emakume batzuek jarraitzen dute euren bikotekidearekin etengabe

bortxa pairatzen duten arren? Galdera honi erantzun nahi izateak eraman

ninduen doktorego-tesi hau egitera, non helburua pertsonarteko

mendekotasunarekin lotzen diren elementuak edo ezaugarriak aztertzea zen.

Pertsonarteko mendekotasuna besteekin erlazionatzeko estilo bat litzateke, non

gure bizitzan jokatzeko besteen behar handiagoa edo txikiagoa dugun. Hau

gugan guztiengan dagoen nortasuneko ezaugarria litzateke, baina batzuetan

konnotazio patologikoa izatera ere irits daiteke, eta azken kasu honetan

pertsona zorigaizto eta babesgabe sentitzen da besteek etengabe gidatu,

aholkatu edo afektua argi eta garbi adierazten ez diotenean.

Bi ikerketetan —1999an eta 2000an burutuak— besteekiko mendekotasuna

fenomenoa azaltzen duten aldagai bi daudela ikusi zen: genero rola eta

atxikimendua. Aurreikusten genuen bezala, biologikoki emakumezkoa izate

hutsak ez du egiten pertsona besteekiko mendekoagoa izateko zurgarriago;

aldiz, rol femeninoa izatea, sumisoa eta ez oso aktiboa, litzateke pertsonak

mendekoagoak izatera haien harremanetan eta, hortaz, gehiago sufritzera.

Batzuetan gizonezkoak izaten dira rol femeninoa hori darabiltenak, eta

gehiagotan emakumezkoak egokitzen dira perfil honetara, horrela heziak izan

direlako. Bestetik, eta atxikimenduaren teoria psikologikoari jarraituz,

gizabanako bakoitzak besteekin erlazionatzeko eta harreman horiek bizitzeko

modua garatzen du, aurretik izandako esperientzietan oinarrituta. Gugan eragin

handia duten pertsona horiekiko erlazioen bidez buru eskema batzuk sortzen

ditugu, eta eskema hauek bizitzako edozein interakziotan gertatzen dena

interpretatzeko oinarria ematen digute. Horrela, pertsona gehienak

harremanaren eskema segurua eta moldakorra garatu duten bitartean, badira

euren harremanak gehiegizko hersturarekin bizitzen dituzten beste pertsona

batzuk, besteen —eta batik bat bere bikotekidearen— afektuaren

baieztapenaren etengabeko beharra dutelako, edota intimitatea ekiditen duten

pertsonak arbuiatuak izatearen beldur direlako.

Lorturiko datuen arabera, sexuen berdintasunerako heziketan jarraitzearen

garrantzia aipatu behar da, gizartea egituratzen duten genero rolak ezabatzeko

edota erlatibizatzeko. Era berean, haurren mundu afektibo-kognitiboen

jarraipena egitea prebentziozko eginbehar gomendagarria da, bereziki

nerabezarora iristen direnean, euren mundu erlazionala aztertzeko eta euren

auto-estima nola eraikitzen duten besteekiko harremanetan eraikitzen ari diren

irudietan oinarrituz.

Hau da pertsonarteko mendekotasunaren korrelatoak aztertzen dituen lehen

ikerketa gure lurraldean. Datuak bereziki argigarriak dira gurea bezalako

testuinguru kultural honetan, euskal gizartean rol banaketa AEBetan bezain

zurrunagoa ez baita, gure ikerketatik eratortzen diren zeharkako datuei

jarraituz.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!