26.08.2013 Views

Atxikimendu insegurua eta genero rolak pertsonarteko ... - Euskara

Atxikimendu insegurua eta genero rolak pertsonarteko ... - Euskara

Atxikimendu insegurua eta genero rolak pertsonarteko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2. kapitulua. Atxikimendua 123

ekiditzaile/beldurtiek intimitatea ekiditen dute desenganiorik ez izateko. Atxikimendu-

prototipo hauen deskribapenak ere mendekotasunarekin antza azaltzen dute.

Eremu klinikotik, Charest (1992) maitasunezko mendekotasunaz mintzatu zen

bikote harremanean gertatzen den gehiegizko fusioa izendatzeko. Bere ustez,

mendekotasun hau atxikimenduaren teoria kontutan hartuz ulertu daiteke, eta eredu

antsiatsu/anbibalentearekin erlazio handiagoa du beste bi atxikimendu-eredu seguruaz

edo ekiditzaileez baino (Hazan eta Shaverren, 1987, sailkapena erabiliz). Pertsona

hauen dinamikak deskribatu zituen autoreak terapian antzemandakoaren arabera.

Harremana sortzeko edo mantentzeko modu bakarra bestearen desioak betetzea dela

ematen du. Bikotekideari ezin zaio ezer eskatu eta beragandik ezin da ezer espero,

norbera maitatu ezin den pertsona dela pentsatzen baitu pertsona honek. Bikotekidea

bilatzerakoan, errefusapenetik, esplotaziotik eta mespretxutik urrun ez ibiltzea ohitura

izaten da harremanen historian. Intimitatea ekiditen da, pasio handia dago, baina ez

dago konpromisorik. Pertsona hauek errefusapen asko jasaten dute abandonaturik ez

gelditzearren, galeraren beldur baitira. Deskribapen hauen arabera, esan genezake

atxikimendu-eredu antsiatsua (edo kezkatia) eta ekiditzaile/beldurtia direla

mendekoagoak izateko joera izango luketenak.

Livesley eta laguntzaileek (1990) DSM-III-Raren (APA, 1987) araberako

Mendekotasunagatiko Nortasunaren Nahastearen irizpideek bai mendeko bai

atxikimenduzko jokabideak inplikatzen dituztela pentsatzen zuten. Hau frogatzeko,

nahastearen irizpideak aztertu zituzten. Azterketa hau lagin klinikoan zen lagin ez-

klinikoan egin zituzten, eta mendekotasunagatiko nortasunaren nahastearekiko loturik

zeuden bi dimentsio eratorri zituzten: “mendekotasuna” eta “atxikimendu patologikoa”.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!