26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri teorikoak 86

a) Arauek planteamendu bat osatzen dute, eta horren bidez subjektuek jakin

dezakete hezitzaileak beraiei buruz zer espero duen.

b) Arauak deskripzio bat dira, eta horri esker subjektuek jakin dezakete noiz eta nola

egin behar diren gauzak.

c) Definizioa bat dira. Horien bitartez subjektuek bereiz dezakete zer den egokia eta

zer ez, zer den komenigarria eta zer ez. Arauak sinpleak eta argiak izan behar

dute. Arau gutxi, baina argiak (Herbert, 1992; Williamson, 1991). Ez da

beharrezkoa arau asko ezartzea horrek subjektua nahas baitezake

d) Arauak komunikazioa dira ere; izan ere, subjektuak jakin badaki zer espero

daitekeen berari buruz. Arestian aipatu bezala, jokaeraren erregulatzaile funtzioa

betetzen dute. Gurasoen kasuan, arauek bidea ematen dute beraien balio-eskala

ezagutzeko eta ongi jokatzea zer den eta zer ez jakiteko.

e) Arauak metodo bat dira. Talde baten (familia, lagunartea, gizartea, auzo bat...)

bizitza eta harremanak antolatzeko metodo bat, hain zuzen ere. Horri esker

subjektu bakoitza badaki zer den bere egitekoa, norberaren zeregina talde edo

komunitate horretan definituta dagoelako. Horrek guztiak, pertsona bakoitzaren

funtzioak sinkronizatzera eta osagarri izatera ahalbidetzen du.

f) Arauak sistema bat dira. Tentsioak murrizteko sistema bat. Izan ere, arauen

bitartez, gauzak argi geratzen dira, eta alde guztiek badakite zehaztasunez zer

gerta daitekeen eta noiz. Horrela, arauak errespetatzen ez dituenak ongi daki

horrek zer ondorio ekarriko dituen (Herbert, 1992)

Ondorioz trebetasun honi esker:

- Hezitzaileak mugak eta arauak argi ezarriko ditu, hau da, elkarbizitzarako

erregulatzaileak diren jarraibideak agertuko ditu. Horrek babesa eta segurtasuna

emango die subjektuei, baita hezitzaileari berari ere. Arau eta mugen gaineko

ikuspegi baikorra eskainiko du hezitzaileak:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!