26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri teorikoak 84

harremana finkatzen laguntzen duelako. Gainera, hezitzaileek muga argi eta ez zapaltzaileak

ezartzen dituenean hezigaiaren autodiziplinarako oinarriak jartzen ditu (Herbert, 1992).

Horrek esan nahi du bereizteko joerarekin lotuta dauden alderdiak agertzean, hezitzaileak

bere espazioaren, fisikoanahiz psikologikoa, efinizioa zehatza egiten du: zer nahi duen eta

zer ez, bestearekin nahi duen erlazioa argi agertzen du.

Muga guztiek gure ingurunea ordenatu egiten dute argitasuna eta definizioa ekarriz.

Hezitzaileak kalitate hau eskura dugunean, forma gabekoari forma ematen dio, kaosa eta

desordena ordena bilakatzen dugu. Forma ez duenari forma ematean hezitzaileak

kontrolagarri bihurtzen du bere ingurunea. Horri esker espazio mugatua sortzen du, baina

aldi berean argia eta bere arrazoiaren neurrikoa. Hitz bitan, mugak argiak ez direnean,

eremuak ziurtasunari agur esaten dio, honez gero ez baitakigu zer den egokia eta zer ez.

Mugen bidez, eremu ziurrak eta eramangarriak sortu nahi ditu hezitzaileak. Muga hauek

defendatzeko, ordena ez desagertzeko eta kaosera ez itzultzeko berezko joera erakutsiko du

kalitate hau agertzen duen hezitzaileak. Hori del-eta, kaosa gailen ez dadin eta ordena

agertzeko pertsonak euren egitekoa modu zehatz eta doi batez egin dezaten arduratzen da

hezitzailea.

Hezitzaileak beste pertsonekin duen erlazioa erregulatuko du, ahal duen neurrian

bederen, eta horretarako arauak ezarriko ditu. Arauen arabera jokatzen sentitzen baita

gustuen harreman-trebetasun hau eskura duenak (Beinfield eta Korngold, 1999). Arauen

inguruko balio pedagogikoaren gainean hitz egiten dute Beanek eta Clemesek (1991:103).

“ Un conjunto de normas define cuáles son las relaciones entre los miembros de la familia, ofrece

pautas para tomar decisiones y proporciona ideas sobre cómo deben producirse los cambios

dentro de la familia. Así, sus componentes pueden comprender “cómo son las cosas” y pueden

situarse en relación con ellas”

Familiaren testuinguruaren harira ari badira ere, beste hezkuntza esparruan aplika

ditzakegu hitzok. Bereizteko harreman-trebetasunaren bidez, hezitzaileak forma ematen die

harremanei, eta autoreek ongi aipatu bezala “gauzak nola diren” edo “nola izan behar duten”

zehaztu ere.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!