26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri teorikoak 82

Gauzak antolatzeko gaitasuna du. Pertsonak

inplikarazi, muturrak lotu, bitartekoak

eskuratu. Irudimena du zailtasunak

gainditzeko, agian aurkitzen dituen

irtenbideak ez dira oso originalak izango,

baina bai praktiko eta erabilgarriak.

Hausnartzean baino gusturago sentitzen da

aritzean. Arazoak aurreikusi baino nahiago

du abiatu eta zailtasunak agertu ahala

irtenbideak ematen jardun.

Gauzak hobetzea, aldatzea edo hutsuneak

gainditzea ditu oso gustuko.

Badaki taldeetan ongi moldatzen. Bere

ideiak, nahiak, asmoak eta usteak

erabakitasunez eta indarrez defendatuko

ditu, baina amore ematen ere jakingo du

taldearen onerako dela jabetzen denean.

Taldearen diziplinara makurtzen da.

Negoziatzaile ona da, aurkarien interesak

batzen eta helburu orokorrago baten bidean

jartzen badakielako.

Irabazi nahi du diharduenean, ez dago

zalantzarik horretan, baina galtzea egokitzen

bazaio ez du hondoa jotzen, aitzitik

naturaltasun handiz onartzen du,

esperientziaz ikasi eta hurrengo saiorako

animoso-animoso prestatzen da berriz. Esan

daiteke galtzeak ere piztu egiten duela

Egurrak berezkoa duen erronkak gainditzeko

eta ahalegintzeko grina. Bide batez, alderdi

honek bizitzari buruzko ikuspegi erlatibo

samarra ematen dio (batzutan irabazi, beste

batzuetan galdu) eta humore ukitua, maiz

baikor agertzen dira-eta. Beraz, amore eman

behar denean, eta mugimendurako eta

ekintzarako zain egon, badaki.

Iniziatibak hartzea atsegin du.

Erronka berri baten aurrean berehala

etortzen da behera. Ez du nahikoa

indarrik horiei aurre egiteko.

Hezkuntza-praktikaren eguneroko

lanean sortzen diren oztopoak eta

trabak (material falta, jendearen

ustekabeko jarrera...) gainditzeko

gaitasun falta. Horrelakoetan

blokeatuta geratzen da hezitzailea

Ekintzarako gehiegizko bultzada

agertzen duenean, hezitzaileak

gero eta gehiago nahiko du;

gauzak bere nahietara gerta

daitezen gehiegizko grina eta gogo

bizia erakusten du.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!