26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri teorikoak 81

baten bila. Horrelako hezitzaileak kooperazioaren gaitasuna ageertzen dute, eta jendearekin

lan egitea eta taldeetan integratuta egotea gustuko izaten dute. Horrela, bakarrik baino

nahigo dute besteekin batera lan egin, pertsona bakar bat baino talde bat eraginkorragoa eta

erabakigarriagoa izan daitekeelako. Ondorizo, lan-taldeak antolatzeko eta funtzionamendu

egokian jartzeko trebezia berezia dute trebetasun hau eskuragarri duten hezitzaileek,

engranaje guztiak elkarrekin ongi osatzeko dohaina, alegia. Besteekin dituzten

harremanetan arazo edo gatazka bat sortzen denean berehala abiatzen dira irtenbidea

ematera, bi aldeak onik eta kontent ateratzeko

Beraz, estilo hau agertzen dutenen egoera hobezina da hezkuntza-praktikan

okupatuta daudenean, baina ez ahituta; helburu jakin baten bila doazenean, baina ez

programa zurrunegi baten barruan. Orduantxe agertzen dira neurriaren barnean, berezko

mugimenduan. Arina eta erraza.

5. TAULA: Jardutearen harreman-trebetasuna: nola agertzen den harremantrebetasun

hau eskura duen hezitzailea

Kalitate honen agerpen orekatua Gutxiegi Gehiegizkoa

Hezitzaile ipurterre eta dinamikoa da izatez.

Zerbaitetan aritu behar du beti. Saltsa

askotako perexila izan ohi da.

Talde, erakunde, elkarte eta antzekoetan

parte hartzen du. Bizitza asoziatiboa gustuko

du, talde lana bezalaxe. Beste batzuekin

batera antolatuta egotearen beharra

sentitzen du.

Erronkak maite ditu, batez ere egingarriak

jotzen dituenak, orduan pizten baitzaio hain

berezko duen ekintzarako grina.

Hezitzaileak arazoak ditu gauzak

aurrera eramateko. Geldo eta

pasiboegia agertzen da. Aldaketarako

txinpartarik gabe.

Iniziatiba falta du. Gauza berriak

sortzeko, horiek aurrera eramateko eta

antolatzeko indar eskasa.

Talde osoak modu antolatuan eta

batuta lan egin dezan zailtasunak ditu,

hezitzaileak ez daki ongi jendea

koordinatzen, eta pertsona bakoitzak

eman dezakeena alperrik galtzen da.

Energia hustuketa ikaragarria.

Hezitzaileak bere helburuak lortze

arren agintekeriaz agertuko da.

Hau da, modu tiranikoan agertzen

denean, min emozionala zein

psikikoa eragin diezaieke bere

ondoan dauden pertsonei.

Irabazteko, eta lehengoa eta onena

izateko gehiegizko joera eduki

dezake.

Lanpetuta eta ekintzaren

zurrunbiloan egoteak bere egoeraz

jabetzen eragozten dio. Hau da,

sarritan atsedena hartu beharrean

lanean jarraitzen du,

hausnarketarako lekua eta unea

alboratuz.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!