26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri teorikoak 80

Harreman-trebetasun hau agertzen duten hezitzaileek, Marinari (1997) jarraituz,

“tendencia activada” erakutsiko dute, hau da, ekintzarako berezko joera. Izan ere, nahi bat

baitago ekintza guztien atzean, sakoneko nahi horrek bultzatzen ditu, eta ekintza lortu arteko

bilaketa lanean dihardutenean agertzen zaie kalitate hau. Euskarazko “nahi izan”

gaztelaniazko “querer” aditzaren esanahia antzeko du, eta azken horrek latineko

“quaerere”tik, bilatu esan nahi duena, datorkigu.

Van Manen ildo bertsutik jarraitzen du, eta hezkuntzarako oinarrizko ezaugarri bezala

mugimendua eta ekintzarako gogoa aipatzen ditu (Van Manen, 1998). Kalitate honen bidez,

zerbaitek erakarrita sentitzen bada hezitzailea horren bila joko du, interesa sortzen dion

horrek mugimendua abiaraziko dio. Autore horren hitzetan “activo de interés” egotea

funtsezkoa da hezkuntzan: ekintzarako eta gauzen eta fenomenoen inguruan interesatuta

egotea, gure baitatik ateratzen den berezko mugimendua, orekatua, arina eta erraza. Hortaz,

estilo hau agertzen duten hezitzaileek produktua eta emaitza bera baino nahiago dute

prozesua. Horrenbrestez, lehiakortasun osasuntsurako joera dute, erronkak eta beren

buruarekin lehiatzea gustukoa dutelako.

Esandako guztiaren ildotik, beste ezaugarri garrantzitsu bat hartzen du harremantrebetasun

honek: negoziatzailearena. Negoziatzeak, besteak beste, mugitzea esan nahi du

(Kennedy; 1990). Horrek guztiak arestian aipatu dugun ezaugarriekin ongi txertatzen da:

estilo hau agertzen duten hezitzaileek indar kontrajarriak koordinatu, osatu, antolatu eta

orokorraren, osotasunaren, taldearen eta pertsonen zerbitzuan jartzeko gaitasuna dute. Izan

ere, indar kontrajarrien osagarritasunak taldearen indarra handitu egiten baitu, eta izatez

horixe, ahalegina eta indarra ongi erabiltzea baita trebetasun honen ezaugarria, lehen aipatu

bezala. Horrela gertatu ezean, indar kontrajarriak elkarren kontran borrokan aritu eta taldea

ahuldu, indarra xahutu eta alperrik galduko da. Negoziatzea elkarrekin ados ez dauden bi

ikuspegi gerturatzea baldin bada (Kennedy, 1990), horixe da trebetasun honi esker

hezitzaileak egiten duena. Hau da, handik eta hemendik dispertsatuak eta bananduak eta

barreiatuak dauden energiak batu egiten ditu (Marina, 1997), indar guztien batuketa sortuz.

Horrekin batera, Egurraren kalitatea eskura dutenak kudeatzaile onak da, bai negozioen

arloan baita giza gatazken kontuetan ere. Negoziatu behar denean, kalitate hau agertzen

zaio hezitzaileari sarri askotan. Negoziatzea, azken batean, gatazka baten konponketarako

eta irtenbidea bilatzeko prozesu bat da, non bi aldek edo gehiagok parte hartzen duten, eta

horietako bakoitzak bere hasierako eskaerak aldatzen dituen, guztientzako onargarria den

konpromisoa adostu arte (Kennedy, 1990). Beraz, hezitzaile batek bere inguruko subjektu

guztien indarrak eta dohainak batu eta osatuko ditu guztientzat onuragarriagoa den helburu

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!