26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri teorikoak 78

jartzen, eta ez ditu zalantzak maite eta zirt edo zart egiten du, erabakitasunez.

Okerreko bidea hartu badu, atzera egin eta beste bat hartuko du, betiere

erabakitasunez, konfiantzaz eta tinkotasunez. Zalantzazko jarduera batean aritzeak

guztiz mugatzen baitio indarra eta mugimendua, azkenean, ahuldu ere.

h) Hezitzailea subjektuekin duen harremana onbideratzeko aurkitzen dituen oztopoak

gainditzen saiatuz gustura ariko da.

i) Indar egin eta amore eman dialektika oso ongi menderatzen ditu. Jakin badaki noiz

arte ahalegindu, eta noiz zain egon.

j) Ondorioz, indar kontrajarriak koordinatzen iaioak dira harreman-trebetasun hau

eskura duten hezitzaileek. Taldekideen ezaugarri eta indar ezberdinak koordinatuz,

ahalik eta probetxu gehien ateratzen saiatzen dira talde osoaren hobe beharrez. Hori

hala izan dadin baliabide asko edukitzen ditu eskura.

k) Horrek guztiak, aldi berean, estrategiarako gaitasuna ahalbidetzen du. Izan ere,

Egurrak ahalmena baitu indar ezberdinak helburu komun baten bila jartzeko,

prozesuari ahalik eta etekin gehiena atera ahal izateko. Kalitate hau eskuragarri duen

hezitzaileak ondo asko daki hezigaiak nola koordinatu eta zein estrategia erabili

jarduera jakin batean errendimendu eta probetxu gehiena atera ahal izateko: talde

jarduera bada, kide bakoitzaren indarrak, ahuleziak, gaitasuna eta hutsuneak

koordinatuz taldeari etekin gehiena ateratzen jakingo du; ikaste-prozesuari

badagokio, ikasle bakoitzaren zein ikas-estrategia dagokin ongien, eta hori nola

erabili ziurtasuna edukiko du. Beraz, hezitzaileak hezigai bakoitzaren ezaugarriak

ezin hobeto ustiatuko ditu, elkarrekin ongi koordinatuz eta osatuz, talde osoaren

helburu orokorra ahalik eta eraginkortasun handienaz erdiesteko.

l) Antolaketarako gaitasuna azaltzen dute jarduteko joera agertzen duten hezitzaileek.

Esan badugu, indar ezberdinak edota kontrajarriak koordinatzeko gai badirela, bada,

hainbat gauza antolatzeko ere. Antolaketak, hain justu, hori eskatzen duelako:

hemengoarekin, horkoarekin eta hangoarekin hitz egitea; eta, hemengo, horko eta

hango gauzak-eta lotzea, ahalik eta indar handiena emateko sortuko denari.

Horrelako hezitzaileak oso trebeak dira gauzak egituratzen, eta azpiegitura behar

duten jarduerak sortzen eta aurrera eramaten. Trebetasun eskura duen hezitzailea ez

da lotzen eginbeharrak aurrean jartzen dizkion oztopoekin, gaitasuna du horri

guztiorri aurre egiteko.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!