26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri teorikoak 77

lehengoaren atzean indarra eta energiaren erabilera dago; eta bigarrenean, indar hustuketa.

Kalitate honen bitartez, galtzearen balioaz jabetzen da hezitzailea, eta hortik datorkio alderdi

berritzailea; izan ere, egitasmo eta ideia berriak praktikan jartzen ditu akatsetatik ikasi

ostean.

Bi ezaugarri horiek dinamismoa ematen dute; horrela:

a) Hezitzaileak jarduerak eta zereginak interesarekin burutuko ditu. Bere barnetik

ateratzen zaion indarrak markatuko dio bidea, bere nahiak bultzatuta, hain zuzen ere.

b) Ekintza eta intentsitatearen zurrunbiloan egotea nahiko du. Hori behar du gustura

aritzeko. Hezitzaileak hainbat ardura hartuko ditu bere gain, eta eroso arituko da

besteak gidatzen eta zuzentzen.

c) Hezkuntza-praktikak maiz eskatzen dituen eginbehar zail edo presazkoak, eta

ekintzan bertan murgildurik dagoenean, pentsatzera eta erabaki azkarrak hartzera

behartzen dituen egoeretan dutenekin eroso sentituko da hezitzailea.

d) Pertseberantzia. Gauzak hobetzea, aldatzea edo hutsuneak gainditzea ditu oso

gustuko harreman-trebetasun hau eskura duenak. Iraunkorra izango da ahaleginean.

e) Energia handia irradiatzen du, ekintzan mantendu behar baita. Trebetasun hau,

neurri handi batean, ekintzara zuzendutakoa dela esan genezake; izan ere:

“La voluntad es la dirección inteligente de la acción (...) Su calidad dependerá de su eficacia

ejecutiva, del acierto en su elección de las metas y de su entereza en realizarlas” (Marina,

1997:274)

f) Era horretan, hezitzaileak ekintzak eta jarduerak muturreraino eramateko gustura

sentituko da bere senari eta bultzadei jarraituz.

g) Hezitzaileak agintea bere egingo du gauzak azkar eta modu eraginkor batez egin

behar direla ikusten duenean. Hezkuntza-praktikak maiz sortzen dituen ustekabeen

aurrean kementsu, adoretsu eta erabakitasunez arituko da, nahiz eta nahikoa

informazio eta esperientzia ez eduki. Askotan, egokia eta ezegokia zer den

erabakitzeko nahiago izaten du bere bihozkadei kasu egitea; hausnarketa baino

praktika nahiago izaten du. Hezitzaileak ideia bat duenean saiatzen da praktikan

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!