26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri teorikoak 76

Horri esker, erronkak oso gustukoak ditu hezitzaileak. Gauza berriak probatuko ditu bere

zereginean. Bide berriak urratzeko ausardia agertuko du, egitasmo eta ekintza berriak

sustatuko, eta estrategia berriak diseinatuko ditu. Kalitate honen bidez, “zerbait egiteko joera

eta gogoa agertzen dugu”, ekintzak gauzatzeko grina azaltzen zaigu, mugimendurako eta

zabalpenerako desioa. Aurkikuntza, miaketa, eta bilaketaren jokabidea da; hedapena eta

zabalkuntzaren jokabidea, azken batean (Beinfield eta Korngold, 1999; Kogan, N. eta

Wallach, M.A., 1994). Horrela, hezitzailea etengabeko mugimenduan dagoenean, hau da,

ekintzan eta aktibitatean ari denean, motibatuta agertzen da. Bultzada bat izaten du, eta

horrek lortu nahi duen xederantz mugiarazten du, borondatezko indarra azaltzen zaio

trebetasun honekin:

“Las personas que sienten vivamente el motivo de eficacia persisten más en la tarea, prefieren las

responsabilidades, les gusta realizar actividades en las que puedan obtener información sobre

cómo lo están haciendo, y no suelen comportarse como avestruces. Podríamos decir, sin

disparatar, que tienen una voluntad decidida”. (Marina, 1997:53).

Nahita erabilitako indarra, kontzienteki egindako ekintza helburu jakin bat lortzeko eskura

dute trebetasun hau agertzen dute hezitzaileek. Hitz batez, laburbiltzeko, gure esanetara,

gure nahietara eskuragarri dugun indarra. Finean, subjektuak berak jarduera bat egiteko eta

gauzatzeko duen gaitasuna da kalitate hau. Modu horretan, ekintzan eta mugimenduan

mantentzen da:

“Ganas significa deseo, apetito, urgencia e intensidad. “Hacer algo con ganas” es ejecutarlo con

interés, energía y tenacidad, lo que hace referencia a un aspecto de la motivación que muchas

veces queda en la penumbra: su persistencia, el mantenimiento de la acción” (Marina, 1997:65).

Esandako guztiarekin ere, trebetasun honek badu beste muturrekoa den ezaugarri bat,

eta bere ulermen osorako garrantzitsua dena: amore ematen badaki. Indarraren eta

ahaleginaren nolakotasuna edukiko genuke, alde batetik; eta, bestetik, ahaleginetan eta

prozesuak abiatu direnean atzera egiteko eta zain egoteko gaitasuna (Hammer, 2002).

Hortaz, jardutearen harreman-trebetasuna modu orekatuan azaltzen duten hezitzaileek bi

ezaugarri horien artean mugitzen dira: noiz mugitu behar den eta noiz geldirik eta zain egon

behar duen erabakitzeko jakinduria edo ahalmena. Jarduera-lerro edo ekintzarako bide

batek konprometitzeak, ez du esan nahi hezitzaileak amore ematen ez dakienik. Bere

jokabideetan estilo honen agerpena egiten dutenek zerbait gazki ateratzen zaienean,

egitasmoren bat-edo muturreraino burutzen ez dutenean, etsitzeko gogoa baino esperientzia

horretatik ikasi eta aurrera egingo dute beste egitasmoren batekin aurreko akatsak

errepikatu gabe (Van Manen, 1998). Amore ematea eta etsitzea ez baitira gauza bera;

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!