26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri teorikoak 75

Nola jokatzen du hezitzaile batek harreman-trebetasun hau agertzen duenean?:

Erronka zail eta berriak gustukoa dute trebetasun hau agertzen duten hezitzaileek.

Egoerei aurre egiteko bere indarra agertzen dute:

“Subyugada por lo nuevo, curiosa ante lo no probado todavía, está ansiosa por innovar, reformar

y evolucionar (...) Su fuerza no es la del visionario, sino la del que pone en práctica las ideas”

(Beinfield eta Korngold, 1999:174).

Beraz, hezitzailea helburua argi ikusita bere bila abiatuko da indar handiz bidean sor

daitezkeen traba eta oztopoak saihesten ahaleginduz. Demagun, hezitzaile batek

hezigaiekin adostu duela graffiti tailer bat egingo dutela. Bada, irakasle horrek kalitate hau

agertzen badu, gustura arituko da ekintza hori gauzatzeko behar diren urratsak ematen

(materiala eskuratu, lokala lortu...): etengabeko mugimenduan arituko da hitzartutako tailerra

egi bihurtu arte. Bidean topa ditzakeen arazoei aurre egingo die (material falta, tresneriaren

apurketa eta urritasuna...), bere ahalmena erronkei eta prozesuan sor daitezkeen oztopoei

aurre egitearena baita, eta gauzak egin daitezela lortzen duelako. Jardtearen trebetasun

agertzen duten hezitzaileak zabalpena eta hedapena eskatzen duten ekintza edo

egitasmoekin motibatzen dira.

Horrela, hezitzaileak kalitate hau eskura duenean, eta zerbait aurrera eraman behar

duela erabaki eta gero, bukatu arte egiten du, buru-belarri eta gorputz eta arimaz lan eginez.

Ahalegina, indarra eta lana abiarazten ditu Egurrarekin. Horrela, erronka bat amaitzear

dagoela ikusten duenean, prest azaltzen da berri bati heltzeko. Ondoko hitzok modu argi

batez adierazten dute trebetasun honen neurria:

“... se encuentra en un estado óptimo cuando el ritmo de su vida la mantiene ocupada, pero no

exhausta, circunscrita por un claro propósito, pero no atrapada por un programa inflexible”

(Beinfield eta Korngold, 1999:176).

Harreman-trebetasun hau agertzen duten hezitzaileek bizitasuna ematen diete euren

egitekoari, hau da, hezkuntza-praktika eta besteekin eratzen dituzten harremanak

dinamikoak eta mugituak izan ohi dira. Horrela, iniziatiba beraiek hartzen dute sarri askotan:

ardurak banatu, taldeak egin... Esan daiteke estilo hau agertzen duten hezitzaileek neurriko

presioa maite dutela, lanarekin eta eskuak bete lan disfrutatzen dute, horrela ondo sentitzen

dira.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!