26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri teorikoak 74

Hori hala izanik, lankideekin, eta gure kasuan

ikasleekin edo hezituekin, harreman berorik ez badu

ezin du lanik ongi egin.

Ez du atsegin jendea larrutzea, jendea bere

horretan eta osoki onartzeko joera du eta. Besteen

makurraz errukitzeko eta ulertzeko barne-joerak

izaten ditu.

Apala da. Ez du besteak baino gehiago goratzen

bere burua, ez eta azpiratu ere ez. Berdintasunaren

printzipioa barne-barnean sentitzen du. Harreman

horizontalak nahigo ditu bertikalak baino, hau da,

goitik beherako harremanak baino gehiago berdinen

arteko harremanak estimatzen ditu. Anaitasun edo

berdintasunerako berezko joera du.

2.6.4. Jardutea ahalbidetzen digun harremantrebetasunaren

nolakotasunak (Egurra)

Aldaketarako nahia eta grina dira trebetasun honen oinarrizko printzipioak.

Mugimendurako eta ekintzarako joera agertzen du harreman-trebetasun hau eskuragarri

duen hezitzaileak. Kalitaterik hedakorrena dela esan genezake. Horri esker, pertsonok

mugimenduan hasten gara, bai egoerak eraldatzeko zein helburu jakinak lortzeko. Bide

berriak urratzeko eta probatzeko gogoa izaten du hezitzaileak estilo hau azaltzen duenean.

“Egin” edo “Jardun” aditzek adierazten dute kalitate honen nolakotasunaren muina.

Beraz, trebetasun hau eskuragarri duten hezitzaileek gustukoa dute etengabean

mugimenduan aritzea, egitasmoak aurrera eramatea, esku artean egitekoren bat beti izatea,

egoerak aldatzen saiatzea, arazoak konpontzen ahalegintzea, erronka berriei eustea...

Mugimendua eta aldaketa dira ezaugarririk behinenak. Trebetasun hau hezitzailearen

ahaleginaren eta saiakeraren adierazpenaren esentzia da. Horri esker, zerbaiten inguruan

interes berezia eta indartsua badu, berau lortzeko mugituko da: eginahalak egingo ditu

xedea erdiesteko.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!