26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri teorikoak 73

Solaskideen izenak berehala ikasten ditu eta erabili

egiten dituzte haiei zuzentzeko edota pertsonei

buruz hitz egiteko.

Gustura dihardu solasean, ez ordea

bakarrizketetan. Hau da, jendartean alai, abegikor

eta irribarretsu agertzea oso gustuko du, besteen

ongizatea baita desiorik handiena.

Estilo hau agertzean, hezitzaileak hitz eta keinu leun

eta samurrak erabiltzen ditu. Adierazpen zorrotzik

ez du atsegin, bai ordea galdera eta esamolde leun

eta borobilxeagoak; izan ere, ez baitu nahi bestea

mintzerik inondik inora.

Ingurukoen egoera emozionalaz arduratzen da,

bene-benetan. Kezkatu egiten du ondokoen

aldartea

Aldarte ona dut gehienetan. Irribarrea ez zaio

ezpainetan faltako. Barre algarari maiz eusten dio.

Besteen aurrean alaitasuna islatzen eta kutsatzen

du.

Gizakiaren zoriontasuna eta gizakiarekiko

begirunea, betiere lana, helburuak, dirua eta

halakoen aurretik jarriko ditu. Pertsona da bere

hezkuntza zereginaren muina.

Enpatia ikaragarria du besteen sentimenduaz

jabetzeko. Horrezaz gain, sinpatiarako joera

nabarmena agertzen du; hots, jarrera prosoziala

azaltzen du, kanpora eta besteei emanda

dagoelako.

Komunikatzaile ona da. Trebetasun hau agertzen

duten hezitzaileei hitzei sentimendua eta

berotasuna darie. Bero, distiratsu eta sutsu agertzea

gustuko du, eta hala ikusten dute besteek. Era

horretan, bere ingurunean eremu bero eta goxoa

sortzen du.

Besteen aldeko gauzak egiteak,

bere betebeharrak eta

oinarrizko beharrak asetzera

alboratzea ekar diezaioke.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!