26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri teorikoak 72

hau agertzen duen hezitzaileak pertsonen arteko komunikazio irekia bilatzen duela

harremana sendotzeko, bihotzarekin eta erabateko irekitasunarekin zuzentzen baita

pertsonengan.

Horrek guztiak ondorio eta eragin zuzen eta interesgarria du hezkuntzaren ikuspegitik.

Hezitzaileak beste pertsona barrutik ulertzeko eta psikologikoki bereganatzeko egiten duen

ahaleginak, hezigaiak berak hezkuntza-erlazioa eta ikaskuntza prozesua nola ikusten eta

bizitzen dituen ezagutzea erraztuko dio (Casanova, 1990). Horrenbestez, hezitzaileak

harmen aktiboa agertuko du. Harmen aktibo hori, gure irudiz, bestea subjektutzat hartzeko

eta onartzeko ezinbesteko baldintza da. Era horretan, eta arestian aipatutako guztia aintzat

hartuz, hezitzailearen barne-jarrera funtsezkoa da bestearen aurrean harmen aktiboa

agertzeko, bere gogoaren erabilera malgua egin behar duelako; hots, “ni irekita nago

bestearen jarrera eta esperientzia ulertzeko, egoera jakin batean nago, non bestearen

bizipenetaz blaitzeko erabat irekita nago. Errezeptiboa nago, harmen aktiboan nago”. Jarrera

horrek hezkuntzaren ikuspegitik, eta hezitzailea-hezigaia haremanari hainbat onura ekar

dakizkioke (Sebastián Capo, 1985): hezitzaileak bestearen hautemateak ulertzea,

besteekiko sentsibilitatea areagotzea eta besteekiko parte hartze eta ulertze afektiboa

indartzea, hain zuzen ere.

4. TAULA: Bat egitearen harreman-trebetasuna: nola agertzen den

harreman-trebetasun hau eskura duen hezitzailea

Trebetasun honen agerpen orekatua Gutxiegi Gehiegi

Hezitzailearen ekintzek eta hitzek ez dute

maleziarik edo ezkutuko esanahirik. Inozente eta

argitsua da bere jokaeretan. Ez dauka besteekiko

asmo berezirik, ez kolore bateko ez besteko, ez onik

txarrik. Ez du ezer bilatzen, ez etenik, ez onura

rik, ez kalterik. Horrela agertzen den hezitzailea

besteen onarpen osoa azalduko du, bai

hitzetan baita ekintzetan ere.

Jendeari begietara begiratzen dio, baina bere

begirada garbia da, inuzentea. Hala, ez du

besteengan enbarazurik sortzen.

Isila eta poztasunik gabeko

hezitzailea da. Galduta

dagoenaren sentsazioa ematen du,

eta ingurukoekin oso gutxi

komunikatzen da.

Pertsona ikaratiaren trazak hartzen

ditu.

Beste pertsonen sentimenduekiko

enpatia eta sinpatia gutxi. Oso

gutxitan agertuko da besteengatik

zerbait egiteko prest.

Ez die mugak jartzen bere

sentimenduei. Oso sentibera da

eta hala agertuko da.

Gehienetan neurriz kanpoko

euforia agertzen du.

Hitzontzia da, eta besteen

aurrean nabarmentzea atsegin

du.

Beste sentimenduekin bat

egitean, bereak ahaztu edo

estali ditzake. Beste

pertsonekiko gehiegizko lotura

sentimentalak agertzen ditu.

Hipersentibera da.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!