26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri teorikoak 71

“... se define como una conducta intelectual y voluntaria que beneficios a otro pero que no se

ejecuta con la esperanza de recibir premios externos ni de evitar castigos externos o estímulos

aversivos” (Eisenberg, N. eta Miller, P.A. 1992:321).

Ezeren truke besteei laguntza ematean datza kalitate honen indar eragilea, berau da

motibazio-iturria. Hortaz: beste pertsonen onura bilatzen duen jarrera prosozialean, eta

ekintzaren arrazoia jarduera zuzenduta dagoen pertsona bera da, ez ekintza horrek berak

sor ditzakeen bestelako kanpo estimulu edo sariak. Jokaera, beraz, ez dator arau moralen

zioengatik, bestearengana orientatzen duen kezkatik sortzen da (Bernzweig, Eisenberg,

Fabes eta Miller, 1995). Adibide batekin uler dezakegu hori hobeto. Demagun Mikelek

Amaia botika hartzea nahi duela uste duelako Amaiarentzat ona izango dela. Baliteke

Amaiak botika hartu nahi ez izatea, litekeena da hain deprimituta eta burumakur egotea

sendatzerik nahi ez duela. Halere, Mikel ez da amaiaren nahietan pentsatzen ari, bere

osasunean baizik. Beraz, Mikelek kalitate hau agertuko luke Amaiaren ongizatea xedetzat

duelako bere horretan. Hori delako bere bene-benetako nahia, horren truke ez luke ezer

nahi. Amaiak pertsona gisa kezkatzen du Mikel, ez beste ezerk.

Horregatik guztiagatik, trebetasun honen agerpenaren bidez, hezigaia baloratuta

sentitzen dira, baita pertsona bezala onartuta ere (Vanershot, G. 1997). Estilo hau

eskuragarri duen hezitzailearen begietara pertsona da heziketa praktikaren erdigunea,

horrexegatik elementu hau agertzen duten hezitzaileek besteen aldartea, emozioak,

sentimenduak, interesak, desioak eta abar arduratzen ditu. Horri guztiorri esker harremantrebetasun

hau eskura duenak alai, amultsu eta adierazkor agertzen da, bere ingurukoen

ongizatea eta zoriontasuna bene-benetan interesatzen zaigulako. Adierazkortasuna da

kalitate honen beste ezaugarri garrantzitsu bat. Kalitate honek pertsonon komunikatzeko

nahia eta besteekin hitz egiteko gogoa elikatzen du. Baina ez edozein hitz egiteko modu,

norberaren sentimenduak adierazten ditugunean erabiltzen dugun kalitateari buruz ari gara

hemen. Hammerren irudikoz (2002), komunikazio argi eta ulergarri oro, eta norberaren

sentimenduen adierazpena dakarrena Suaren elementuaren agerbide dira. Modu horretan,

hezitzaileak nahikoa erraz azalduko die beste guztiei bere sentimenduak, bai positiboak,

baita negatiboak ere, baina inor mintzeko asmorik gabe, horrelako hezitzaileek bihotzetik hitz

egiten dutela esan genezake. Tonu samurra darie.

Nahiko argi geratzen da esan dugun guztia dela-eta kalitate honen garrantzia hezkuntza

esku-hartzean. Trebetasun honen bihotza Vanaershoten (1997) hitzak hezkuntzaren alorrera

ekarrita laburbil dezakegu: bere ustez ezinezkoa da hezitzaile ona izatea benetan pertsonak

arduratzen ez bagaituzte. Golemanen (2001) ikuspegia gurera ekarrita esango dugu estilo

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!