26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri teorikoak 70

nola: beste subjektuak egiten dituen, baina hitzezkoak ez diren gakoak antzemateko eta

igartzeko gaitasuna, hau da, besteen gogamena “irakurtzeko” gaitasuna (Beinfield eta

Korngold, 1999); bestearen egoera afektiboaren gaineko sentsibilizazio sakona; eta

bestearen egoeraren kezkaren sentimenduaren komunikazioa. Beraz, bestearen egoera,

pentsamenduak eta sentimenduak interpretatzeko gaitasuna keinuen, espresioen eta

gorputzaren hizkuntzaren bitartez egiten du kalitate hau eskuragarri duen hezitzaileak (Van

Manen, 1998; Marcia, J. 1992).

Ildo horretan, hainbat autoreren aburuz (Eisenberg, N eta Strayer, J. 1992), bestearen

ongizatea lortze arren ondokoarengan zuzentzen dugun ekintza edo erantzuna sinpatia

izango litzateke. Hau da, bestearen ontasuna bilatzen duen jarduera. Baiezta dezakegu

enpatia eta sinpatia jarrera prosozialak direla, beste pertsonen ontasunera zuzenduta

daudelako, jarrera prosoziala izateak beste pertsonei mesede egiteko zuzenduta dagoen

borondatezko jarrera agertzea esan nahi du, eta bestearekin bat egitearen harremantrebetasunak

hori den biltzen du bere baitan:

“... la empatía emocional se refiere a una reacción emocional vicaria ante el estado o situación

emocional de otra persona que es congruente con ese estado o situación emocional (...) La

simpatía se refiere a sentimientos de pena o preocupación por el apuro o la situación de otra

persona (en vez de limitarse a reflejar la misma emoción que la otra persona) y casi siempre

parte de una toma de perspectiva y de la empatía” (Bernzweig, Eisenberg eta Fabes eta Miller,

1995:77).

Nolanahi ere, enpatiak ez du beti jarrera prosoziala agertzen, hau da, sentimendu

enpatikoaren aktibazioak beste pertsona laguntzeko ahalegina eta desioa piztu dezake edo

ez. Batzuetan, ez beti, enpatia sinpatiarekin erlazionatuta joan daiteke, eta horrek sarritan

jarrera prosoziala agertzea ahalbidetzen du. Azaltzen ari garen kalitatea bietatik hartuko

luke, bien arteko elkarrekintzaren isla da, eta goreneko espresioa hauxe izango litzateke

beraz: bestearen egoera emozionala ulertuta (enpatia) bera laguntzera abiatzen dugun

ekintza (sinpatia). Van Manenek (1998) sinpatia jotzen du hezkuntza-parktikaren gakoetako

bat, horren bidez beste pertsonaren esperientzia, giza-esperientzia gisa hartzen duelako

hezitzaileak, eta bere burua eta bihotza zabaltzen eta irekitzen du. Beste pertsona modu

afektibo batez ulertzen du, eta nola dagoen, zer sentitzen duen, alegia, ohartu daiteke.

Ondoko hitzok orain aipatutakoa ulertzen laguntzen digute, eta, era berean, beste

ezaugarri bat azaltzeko aukera eman ere: altruismoa.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!