26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri teorikoak 68

keinu, nahi eta abarren ontasunez. Beraz, kalitate honi esker besteari gauza onak, txarrak,

positiboak, negatiboak, bere aldeko eta aurkako kritikak luzatzen dizkio, baina beti ondoan

duguna pertsonatzat hartuta. Bestea, pertsona gisa, jartzen du bere interesen erdian.

Horrela, harreman-trebetasun honen bidez, hezitzaileak beste pertsona den bezala onartzen

du, bera alde on eta txarrekin. Hezitzaileak hezigaiak diren bezalakoak onartuko ditu, eta ez

du burua nekatuko zer izan daitezkeenari buruz pentsatzen. Diren eta agertzen diren bezala

onartzen ditu.

“Es la atención “no enjuiciadora”, prestada a todas las experiencias de otro (no necesariamente a

su conducta) dentro de un contexto general de aceptación interpersonal (Marcia, J. 1992:109-

110).

Kalitate hau agertzean hezitzaileak ez du hezigaia epaituko denagatik edo agertzen den

moduagatik. Onarpen osoa eta positiboa, gainera, agertuko du (Rogers, 1986). Horrek

guztiak hainbat ondorio ekartzen ditu hezkuntzaren arloan, hezitzailea eta hezigaiaren arteko

harremanean hain zuzen ere (Rogers, 1986:60):

- Hezitzaileak hezigaiak kolaboratzaile gisa hartzen ditu. Euren iritziak eta nahiak

kontutan izango ditu. Maila berean jartzen da. Demagun pertsona batek Gazte

Leku bateko hezitzailea dela, bada, berau hara agertzen diren gazteak berdintzat

hartuko ditu; nolabait esate arren, elkarrekin egiten ari diren bidaia bat bezala

irudikatuko luke hezkuntza-prozesua, eta bidaide gisa hartzen ditu bertara

agertzen diren gazteak. Hezitzaileak bestea onartzen du baldintzarik gabe; izan

ere, bestearekiko esperimentatzen duen onarpen maila zenbat eta handiagoa

izan, orduan eta aberasgarriagoa izango da eraikitzen eta ehuntzen den

harremana (Rogers, 1996).

- Hezitzailea ondokoak berdintzat hartzeko gaitasun horrekin batera, horien

sentimenduak ulertzeko gai da.

- Horrekin batera, eta gure ustez, sakontasun gehiago duena, hezitzaileak

hezituaren sentimenduak ulertzeko ahalegin zintzoa egiten du, hau da, bestearen

esperientzia-mundua nolakoa den jakiteko ahalegina egiten du, ondokoaren

animu-egoera arduratzen eta interesatzen zaiolako. Gainera hori guztia bestea

laguntzeko nahiarekin eta epaitu gabe agertzen da (Eisenberg, N. eta Strayer, J.

1992).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!