26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri teorikoak 67

sentimendu eta sentsazioentzako nerbio-bideak. Horrexegatik, esan dugu, trebetasun honek

eskura duenak interpretatu egiten duela, bai, baina sentsazio eta sentimenduak oinarritzat

harturik. Harreman-trebetasun honen sentsazioak arrazoia baino indartsuagok dira, eta

horren arrazoia amigdalaren funtzioaren azalpen anatomikoan egon daiteke. Beraz,

besteekin bat egiteko erraztasuna eskuragarri duen hezitzaileak modu jakin batean

sentituko da besteekiko, seguru asko besteen egoera emozionalaz kezkatuko da eta abar,

eta sentimendu sakon horrek arrazoia bera baino indartsuago izanen da sarri askotan,

sentitutako sentsazioa izango delako. Gorputzean sentitzen duelako besteen sufrimendua,

poza... eta egoera animikoak oro har.

Hori dela medio, hezitzaile batek ezin du bere hezigaiek sentitzen duten hori modu

berberean sentitu, hezitzailea beraren egoerak-eta asko baldintza dezake hori guztia, jakina;

baina hori bai kalitate hau eskuragarri badu asko gerturatuko da hezigai horien

esperientziara. Ia bat eginen du subjektuen sentimenduekin.

Beraz, bestearekijn bat egitea ezin da perfektua eta erabatekoa izan, baina batasuna

oso-oso sakona lor dezake kalitate hau azaltzen duen hezitzaileak. Batasuna. Hortaz,

kalitate honen bidez ez du lortzen bestearekiko batasun eta identifikazio osoa eta absolutua.

Ez da identifikazio emozional absolutua. Hezitzaileak berak, pertsona gisa, ez ditu

hezituaren emozio eta sentimendu berberak esperimentatzen. Bereak egiten ditu denbora

batean –luzeagoa edo laburragoa-, hau da, hezigaiarekin mantentzen duen kontaktura edo

enkontrura mugatzen ditu, eta hezitzaileak ez ditu ahazten sentimendu horiek hezituarenak

direla, eta ez direla hezitzailearen baitan sortzen. Distantzia txiki hori mantentzeari “como si”

deitzen dio Rogersek (1986). Ondorioz, pertsonen arteko batasun emozionalaren

printzipioak biltzen ditu estilo honek. Pertsonon arteko bategite emozionala dela esango

genuke: bestearen dimentsio subjektiboaren ezagutza eskuratzeko gaitasuna dugun

neurrian, berarekin bat egiteko aukera gehiago izango ditugu (Wispé, 1992).

Beraz, gehiago sakontze aldera, nola jokatzen du hezitzaile batek harremantrebetasun

hau agertzen duenean?:

Kalitate hau agertzen duenean, besteen egoeraz kezkatzen da, zinez gainera.

Ondokoaren ongizatea jartzen du jomugan. Horrek ez du esan nahi besteari gauza

positiboak eta hitz goxoak soilik luzatuko dizkionik. Estilo hau eskuragarri duen hezitzailea,

besteen egoeraz arduratzen denez, ondokoari bere sentimenduak azalduko dizkio nahiz eta

entzuten ari dena gustukoak ez izan. estilo hau agertzen duen hezitzaileak bihotzarekin eta

sentimenduekin hitz egiten du. Bere tonua hain da samurra, berehala ohartzen garela hitz,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!