26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri teorikoak 66

- Ez dago bestearen ulermenik aurreiritzi batzuetan oinarrituta dagoen aurre

ulermenik gabe. Aurre ulermen horretan kokatuta dago ulertzen duenaren

subjektibotasuna. Aurre iritzi horietan, norbanakoaren egoera partikularrak eta

berezituak sartzen dira, bai eta norbera kokatuta dagoen tradizio historikoa ere.

Hori guztia, esperientzia ororen aldez aurreko orientazioa da.

- Gure kontzientzia historikoki kokatuta dago, eta historiaren ondorioengatik

baldintzatuta dago. Beraz, indibiduoak historian eragiten du, baina, era berean,

ondorio hori ere jasotzen du.

- Bestearen ulermena ulertzen duenaren lekutuk egiten da, bertan gauzatzen da.

Modu horretan egiten dugu bat bestearekin.

Hortaz, kalitate hau agertzea ez da besteen prozesu mentalak eta emozionalak berak

bizitzen dituen moduan ulertzea, sentitzea eta esperimentatzea, hori ezinezkoa baita. Estilo

honen agerpenak ezin du izan prozesu objektibo bat, besteak beste, enpatia eta bestea

ulertzea, sakonki ulertzea, ez baita fenomeno erreproduzitzailea, produzitzailea baizik

(García Amilburu, 2000). Ulertzea beraz, interpretatzea da, eta hori egoera eta baldintza

jakinetan gertatzen da. Beste pertsona bat ulertzea, bere esperientzia eta bizipenekin bat

egitea, ez da bere baitan dagoen jatorrizko sentimendua berreraikitzea, norbanakoa eta

bestearen arteko nolabaiteko bitartekotza lortzea baizik, non bestearen egoeraren

interpretazioak hezitzailea ulermenera eraman dezakeen. Norberak ez du beste pertsona era

objektiboan ulertzen, aldiz, bestea sakonean pentsatzen eta sentitzen duena interpretatzen

du. Zehaztapen horiek guztiak oso garrantzitsuak iruditzen zaizkigu azaltzen ari garen

kalitatearen oinarriak finkatzeko. Kalitate honen agerpenean, hezitzaileak eta hezigaiak

azken horrek adierazten ari dena esperimentatzen dute elkarrekin. Hezitzaileak “elkarrekin

esperimentatzen” horretara iritsiko da hezituaren esperientziak iradokitzen dizkion bere

barne-erreferentzietatik. Esan nahi baita “ni zuk duzun egoera ulertzera eta elkarrekin

esperimentatzera iritsiko naizela nire barne-iturri eta –erreferentzietatik”. Hortaz, Suaren

kalitatearen bidez “ukitu” egiten du hezitzailea besteen egoerak, “ukitu” modurik

sentikorrenean gainera. Horren zergatia –eta gainontzeko harreman-trebetasunena ere-

LeDouxen (1999) aurkikuntzetan koka genezake. Berak ondorioztatzen du gizakiok begien

bidez, entzumenaren bidez... hartzen ditugun zeinu sentsorialen lehen geltokia, talamotik

pasa ostean, amigdalan dagoela, eta berau garunean kokatzen da. Beste bide bat zeinua

talamotik neokortexera daraman da, hau da, garun pentsalarira. Adarkatze horrek

ahalbidetzen du amigdalak erantzuten has dadila neokortexak informazioa interpretatzen

hasi baino lehen. Hortaz, esan daiteke garunak badituela neokortexa saihesten duten

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!