26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri teorikoak 65

Joseba triste egotea sortu duen arrazoia dela-eta goibel sentitzen da Olatz. Kalitate honen

bidez, hezigaien egoera emozionalek arduratzen du hezitzailea. Gizatasuna da trebetasun

honen muina, ikuspegi gizatiarra du; izan ere berau agertzen duenean pertsona da, beste

subjektua, gehien interesatzen baitzaiona. Esentzian, kalitate hau bestearen esperientziara

subjektibora zuzentzen den jarrera ireki bat da, parez-pare irekitzen baita hezitzailea

ondokoaren esperientzia ulertzeko (Marcia, J, 1992). Horrexegatik, tipo honi esker lagunaren

eta beste pertsonen egoera afektibo eta emozionalaz kezkatu egiten da, eta hezitzaileak

hartzen duen jarrera edo egiten duen ekintza besteen beharrak asetzera bideratuta dago,

norbanakoarenak baino. Ondorioz, kalitate hau eskura duen hezitzaileak nahiago du egitea

eta aurrera eramatea beste pertsonek edo hezituek eskatzen diotena berak gogoan duena

baino; izan ere, besteen interesak eta nahiak berarenak baino lehenago jartzen baititu.

Neurri handi batean, bestearen bizitza psikikoa antzeman edo igartzen du harremantrebetasun

honen bidez. Wispéren (1992) irudirako gizakion oinarrizko gaitasuna da, horren

bitartez beste pertsonen esperientziak eta ikuskerak uler ditzakegulako. Edonola ere,

zehaztapen garrantzitsu bat egin behar da hemen kalitate hau bere osotasunean ulertze

aldera. Aipatu bezala enpatiaren bidez besteen barne-mundua neurri handi batean uler

dezake hezitzaileak, baina horrek ez du esan nahi ekintza zuzen bat bideratuko duenik beste

pertsona laguntzeko (Wispé, 1992). Alta, beste subjektuekin bat egitea ahalbidetzen duen

joerak enpatiaren ezaugarria baino harantzago doa. Kalitate honek enpatiaren erabilera edo

ikuspegi prosoziala biltzen baitu. Gure ustez, hezkuntzaren eta hezitzaileen formazioaren

ikuspegitik enpatia elementu garrantzitsua da baldin eta bere erabilera subjektuen egoera

onbideratzeko bada. Hau da, hezitzailea eta subjektuaren arteko harremanean eta

subjektuen beraren heziketak ontasunak eragiteko. Beraz, gure irudiko kalitate hau

enpatiaren ezaugarria baino osoagoa da. Harreman-trebetasun hau agertzen duen

hezitzaileak besteen egoera uler eta interpreta dezake, besteen mundu ikuskera ulertzen eta

bereganatzen laguntzen du. Azken batean, bera bestea “nola dagoen sentitzen badu”

harremana onbidera dezake. Hezitzaileak hezigaiaren egoera eta aldartea ulertzeko gai

bada harreman estuagoa, biziagoa eta zintzoagoa izateko aukera izango du.

Dinamizatzileak bestearen mundu ikuskera subjektiboaren interpretazioa egiten duenez,

bestearen esperientziara zabaltzen eta irekitzen da. Trebetasun hau hau eskuragarri

duenean, beste pertsonen hautemate-eremuan sar daiteke, bera eta hezigaiaren arteko

atmosfera edo giro zabala eta irekia lor dezake. Hori bai, interpretazio bat egiten ari dela

ahantzi gabe. Gadamerren (1977) irudiko ulermenaren egiturak hainbat ezaugarri ditu, eta

horiek aintzat hartuta deskribatzen ari garen estilo hau hobeto uler dezakegu:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!