26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri teorikoak 63

Unean uneko egoerari begiratzen dio ezeren gainetik.

Unean goxo egoten aski du. Ez du aurrera oso luze

begiratzen. Une bakoitzari berezko mamia aurkitzen dio,

ez zaio, hortaz, gerokorik, ondorengorik edo luzeko

helbururik gehiegitxo axola. Unean unekoa du berak

pozaren iturria. Ez du presarik, ez baitu, egia esan, inora

joan beharrik. Horrela, ez da epe ertaineko edo luzeko

helburuekin obsesionatzen; eta, ez du aurrera begirako

programazio zorrotzik egituratzen.

Erritmo lasai eta motelak maite ditu. Hori dela eta,

ekintzak aukeratzerakoan ekintza erraz, xume, arriskurik

gabeko eta laburrak hautatuko ditu. Izaera praktiko,

zehatz eta errealista du. Ez ditu atsegin oinarri sendorik

gabeko ametsik, ekintzarik edo egoerarik.

Orekatsu eta neurritsu agertzen da. Bere baitan sendo

bilduta dago. Badaki uneoro nola dagoen eta zer nahi

duen. Ez da ameskerietan galtzen. Oinak lurrean ditu. Ez

da muturreko jarreren aldeko, erdibideak beti nahiago.

Pertsonen arteko gatazkak eta istiluak estaltzen

saiatzen da, taldearen edo komunitatearen

egonkortasuna eta onginahia nahi duelako beste

guztiaren gainetik. Armonia eta neurria ematen dio

harremanari.

Ez du itsu eta ziztu bizian erreakzionatzen kanpoko

estimuluen aurrean. Aitzitik, zerbait egiteko eskatu eta

hasi aurretik tartetxo bat hartuko du, barrukoa sentitu,

poliki-poliki hasiko da eginkizuna betetzen. Kontuak

jabetuz egitea du gustuko, barne-barnetik sentituz.

2.6.3. Bat egitea ahalbidetzen digun harremantrebetasunaren

nolakotasunak (Sua)

Zailtasunen aurrean

lotuta eta blokeatuta

geratuko da.

Kalitate hau agertzen duenaren ezaugarririk behinena da, beste pertsonengana

zabaltzen dela, besteengana irekitzen dela, eta bat egiten duela. Berau eskuragarri duen

hezitzaileak, ingurukoen egoera emozionalaz arduratzen da. Horrela, enpatiarako eta

sinpatiarako gaitasuna da harreman-trebetasun honen bereizgarri garrantzitsu bat.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!