26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri teorikoak 61

errealitatera itzultzeko joera duela esango dugu, unean uneko egoerarekin bat egin behar

baitu gustura aritzeko. Gelditze hori modu fisikoan nahiz psikologikoan izango da.

Hezitzaileak bere pentsamenduak, kezka, irudiak eta abar alboratuko ditu, eta arreta bere

sentsazioetara bideratuko du; hau da, irudi honen bidez nik nirekin konektatzen dut, nire

gorputz sentsazioekin, nola nagoen eta zer sentitzen dudan jakiteko, ahalik eta harmonia eta

egonkortasun handiena lortze aldera. Kalitate honi esker, jarduera bat amaitu eta beste bat

hasi baino lehen geldiune bat egiten du, bere sentsazioekin konektatzeko “ni nola nago orain

eta hemen?” jakiteko. Horrela, hezitzaileak egun batetik bestera hausnartu egingo du bere

heziketa lanaren gainean. Geldiune bat egingo du ikusteko non dagoen eta hurrengo

eguneko norabidea zehazteko. Hori bera egiten du subjektuekin harremanetan ari denean

ere, hau da, jarduera batetik bestera gelditu eta erritmoa berriro hartu. Geldiune horiek, nahiz

eta laburrak izan, garrantzitsuak dira hezkuntza ikuspegitik batetik, ekintzaren norabidea eta

xedea aldatzeko aukera ematen digutelako; denbora tarte labur bat hartzea jardueran

murgildu baino lehen guztiz funtsezkoa da, barrukoa sentitu, eta eginkizunarekin lasai-lasai

hasteko.

Trebetasun honen nolakotasun agertzen hasi dugun autore berdinekin amaituko dugu.

Hitz hauetan esandakoaren gaineko laburpen egokia agertzen da kalitate hau eskuragarri

dugunean nola agertzen garen ulertzeko

“... sociable, alegre, y es dúctil, sociable y cautelosa, infundiendo apoyo, equilibrio, solidez y un

enfoque centrado en su amplia red de relaciones” (Beinfield eta Korngold, 1999:206).

Kalitate honen nolakotasuna ondo ulertze aldera, eta begi kolpe batez nahikoa argi ikusi

ahal izateko, ondoko koadroa eta ezaugarrien laburbilpena irakurlearen lana asko erraztuko

duela uste dugu. Arestian esandako guztia biltzeaz gain, ezaugarri-multzo horretatik

ateratzen diren bereizgarri gehiago aurkituko ditugu. Irakurleak kalitate bakoitzaren agerpen

egokia eta desorekak (gehiegizko agerpena, neurriz kanpokoa; eta elementua eskura oso

gutxitan dugunean) hezitzaileek nola agertzen dituzten ikusteko aukera izango duen. Esan

gabe doa, koadro hau hurbilpen bat besterik ez dela, eta praktika eta errealitatea behean

erakutsiko ditugun jokaera korapilotsuagoak eta konplexuagoak azaltzen dizkigula. Gure

asmo apala irakurleak bost trebetasunen inguruko ideia zehatzena eta osatuen eduki dezala

da. Hori guztia, noski, arestian irudi bakoitzaren inguruan egin den deskripzioarekin osatu

behar da.

Orain egotearen trebetasuneraekin egingo dugun gauza bera egingo dugu

gainontzekoekin

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!