26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri teorikoak 57

pazientzia agertzea. Estilo hau agertzean, zerbait egiteko eta aldatzeko edo

mugiarazteko erarik onena ezer ez egitea dela pentsatzen du hezitzaileak, hau

da, subjektu batek x helburua lortu behar duela uste badu, bada xede hori lortzea

arren ez ditu eginahalak egingo; nolabait esate arren, denborak eta egoerak,

patuaren zamak alegia, bere lana egin dezan utziko du. Horrek ez du esan nahi

hezigaia bakarrik utziko duenik laissez faire ikuspegi pedagogikoak aldarrikatzen

duen legez, ez horixe. Kalitate honen bidez, hezitzailea erretiratu egiten da, baina

berehala eskaintzen du bere laguntza hezigaiak hala eskatzen duenean;

elementu honi esker hezigaiak hezitzaile beti bere “ondoan” dagoela sentitzen du.

- Horri guztiorri esker, hezitzailea ez da obsesionatuko helburuekin. Hots, ez ditu

jarriko bere helburuak beste ezeren gainetik, pertsonaren ondoan egoten denez,

pertsonarekin egotea da gehien gustatuko zaiona. Geroan kokatuta dauden

helburuak ez ditu gustuko estilo honetara hurbiltzen den hezitzailea, oraina da

bere xedea. Hezitzaileak badaki, sentitzen du eta hala egin ere, noiz gelditu eta

zain egon, noiz utzi egoerak bere kabuz joan daitezen, noiz den komenigarria

“hainbat gauzetaz ez ohartzea” eta noiz egin atzera esku hartu beharrean.

Ezaugarri horiek guztiak, gure iritziz, oinarrizko trebetasunak dira hezkuntzapraktikan,

izaera pedagogiko eta didaktiko indartsua dute.

Harreman-trebetasun hau eskur due hezitzailea ohartzen da batzuetan zerbait egiteko

modurik onena ezer ez egitea dela; hots, hezitzaileak bere jarduera edo esku hartzea

atzeratzea edo saihestea baduela balio pedagogikorik. Ezer ez egite horrekin, hala ere,

zerbait egiten da, balio pedagogiko duena gainera (Van Manen, 1998)

Horregatik guztiagatik, estilo hau agertzen duten hezitzaileek unean-uneko egoerari

erreparatzen diote beste ezeren gainetik, ez diote geroari begiratzen. Bizitzen ari den

mementoari emango dio garrantzia, orainari, ez geroari. Mementoko egoera eta bizipena

interesatzen zaio beste ezeren gainetik, ez etorkizunak edo geroak dakarrena. Horrela, une

jakin bakoitzean disfrutatzen saiatzen da, eta ez du presarik, nolabait esatearren, ez duelako

inora joan beharrik. Gerorako xede finkorik ez izateak eta, arestian aipatu legez, horiekin ez

itsutzeak unean uneko egoerarekin konektatzea eta bertan gustura sentitzea ahalbidetzen

dio.

Ondoko hitzok oso lagungarriak dira kalitate honen nolakotasuna ulertzeko, bertan

ibilbide bat estilo honetatik abiatuz nola eginen genuke azaltzen da, eta horrek, gure ustez,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!