26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri teorikoak 56

pazientzia eta zain egoteko gaitasuna izatea. Kasu honetan, ikaslea bilakaera propioa izan

dezan ahalbidetzen duen kalitatea da hau, “ez egitea” (no-hacer) delako printzipioetariko bat.

Harreman-trebetasun hau eskura duen hezitzaileak bere erlazionatzen den subjektuen

ahalmenetan eta onginahian sinesten du. Hau da, pertsonen arteko enkontruan, eta

bestearen garapenerako esperientzia guztiz aberasgarria da indibiduoa modu oso batean

ikustea, eguzkia sartzen ikusten dugun modu berean (Casanova, 1990). Hots, ondoan

egotearekin eta bestea kontenplatzearekin nahiko da. Esan dezakegu, trebetasun honen

bidez ez hezitzaileak ez duela interbenitzen, ez duela esku-hartzen. Kalitate honi esker

bestearen ondoan egoten da, eta berak eskatzen badio laguntzen dio. Ondoan egote horrek

besteari babesa, euskarria eta oinarri sendoa eskaintzea dakar. Ama batek bere semealabekin

egiten duena isla dezake ongien kalitate hau praktikan. Ikuspegi psikologikotik hitz

egiten ari baldin bagara ere, esan dezakegu kalitate honi esker subjektuek bere zama

hezitzaileengan utz dezaketela, hezitzaileak berak euskarria ematen dielako, sarri askotan

hezituen beharrak asetzen saiatzen baita: beti prest agertzen da subjektuen galderak

erantzuteko, bestea entzuteko gaitasuna agertzen du, egoerak edo pertsonak lasaitzeko eta

baretzeko gaitasuna du, edota giro eroso eta erlaxatua sortzen du, non jende ezberdina

gustura aritzen den. Ezaugarri hau kalitate honen nolakotasuna azaltzen du nahiko argi, gure

ustez. Hezitzaileak harreman-trebetasun hau eskuragarri baldin badu, bere ingurunean

halako eremu lasaia eta erlaxatua eratuko du, horixe isuriko du, behinik behin bere jarreraren

bidez. Horrela, jendea lasai eta gustura sentitzen da lanean bere inguruan.

Aipatu legez, ez egitearen jarduteko modua pazientziarena da. Hainbat adituk ezaugarri

horren garrantzia azpimarratu dute, eta behar duen arreta ez zaiola jartzen gaineratu ere

(Van Manen, 1998; Sánchez, V., 1995). Hezkuntza-praktikan eta hezitzailea-heziatuaren

arteko harremanean pazientzia sekulako garrantzia duen ezaugarria da (Van Manen, 1998):

- Horren bidez hezitzaileak antzeman dezakeelako noiz geldi daitekeen. Hau da,

noiz doan azkarregi hezigaiaren erritmorako.

- Horren bitartez hezitzaileak jakingo du, beraz, noiz mantso dezakeen heziketa

prozesuaren erritmoa; izan ere, kalitate honen bidez gehien interesatzen zaiguna

“bestearekin batera joatea” baita.

- Harreman-trebetasun hau agertzen duten hezitzaileak ez dira kezkatzen

helburuak bere osotasunean ez badira erdietsi, bai denbora gehiago behar delako

edo bai saiakera gehiago egin behar direlako. Horixe da, hain zuzen ere,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!