26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri teorikoak 55

Nola jokatzen du hezitzaile batek harreman-trebetasun hau agertzen duenean?:

“Egon” da kalitate hau deskribatzeko aditz egokiena. Halaxe agertzen dira kalitate hau

eskuragarri duten hezitzaileak. Bere sentsazioekin, bere une jakin horretako egoerarekin bat

egiteko erraztasuna dute, hau da, oinarri finkoa eta egonkor baten modura agertzen dira

besteen begietara. Oinarri eta egonkortasun horrek bere estiloaren ezaugarri bat ulertzera

garamatza: ez egitearen ahalmena. Esan nahi baita, hezitzaileak trebetasun hau agertzen

duenean, jarrera zuzentzaileak edo direktiboak baztertzen dituela. Ez du bestea behartzen,

ezta berak dituen uste eta pentsamenduetara zuzentzen ere (Casanova, 1990).

Hezitzaileak, azken batean, ez du subjektua gidatuko zurruntasunez ezta dirigismo hutsez

ere. Estilo hau eskura duen hezitzaileak ez ditu hezigaiak behartzen gauzak jakinak egitera,

ez ditu berak nahi dituen jarduerak egitera bultzatuko.

Heziketaren ikuspegitik, aldiz, nahikoa zabalduta dago orain arte agertu dugunaren

aurkakoa. Gure ustez, hezitzaileak hezituaren, pertsona beraren, erritmoak eta prozesu

propioak ez ditu errespetatzen sarri askotan. Behartu egiten du pertsona hainbat helburu,

programa eta xedeen arabera. Bada, trebetasun honek justu aurkakoa adierazi nahi digu.

Kalitate hau eskura dutenek nahikoa dute bestearen ondoan egotea gustura aurkitzeko.

Ondorioz, kalitate hau agertzen duten hezitzaileek beste pertsonekin egote soilarekin ondo

sentitzen dira. Aipatu bezala, “egon” horrekin nahikoa dute, eta horregatik ez dute bestea

presionatzen, ezta helburu edo xede jakinetan pentsatzen. Ez dute ezer berezirik bilatzen

besteekin izaten dituzten hartu emanetan.

Horrek guztiak ondorio oso garrantzitsu ekartzen ditu hezkuntza-praktikan. Izan ere,

esan dugun bezala agertzeak, hezitzailea besteengan konfiantza duela esan nahi du. Lurra

agertzen duen hezitzaileak konfiantza osoa du hezigaiaren ahalmenetan, horrela

indibiduoaren garapenean ez du modu zuzentzaile batez esku hartuko (Rogers, 1986).

Kalitate honen gaitasunetako bat da bestearen ondoan egote hutsagatik konfiantza,

laguntza, euskarria eta sostengua ematen duela. Hala sentitzen du beste pertsonak.

Hezitzailearen presentzia hutsa nahikoa da beste pertsonarengan sentsazio horiek

agertzeko. Esan nahi baita, hezkuntza prozesuetan hezitzaileak ikasleengan konfiantza

agertzen badu, hezigai horren edo horien gaitasunean sinesten duela esan nahi du, hau da,

nork bere ahalmenak garatzeko gaitasunean fedea baduela. Horrexegatik, ez du helbururik

ezarriko ezta behartuko ere, hezigaiak egiten duen bidean lagunduko dio, bide lagun dela

esan dezakegu. Konpainia horrek badu garrantzia pedagogiko itzela gure ustez. Hezigaiak

bere ikas-prozesua bete arte hezitzaileak ematen duen denbora, pertsona eta hezigai gisa

garatzeko denbora behar duela onartzea da, denbora hori behar dela sinestea, hau da

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!