26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri teorikoak 54

Harreman-trebetasun bakoitzak ezaugarri-multzo bat du bere baitan. ezaugarri horiak zeintzuk

diren agertuz, trebetasuna bera ulertuko dugu. Dena dela, trebetasuna ez da ezaugarrien batuketa,

ezaugarriak beraiek baino gehiago da. Trebetasuna zer den ulertzen dugunean, ohartuko gara

ezaugarriak gainditzen dituela, horiek trebetasuna ulertzeko lagungarri izango zaizkigu. Argia da

ezaugarri edo bereizgarri horien arteko harremanean edo elkarrekintzan ulertzean datzala irudiaren

ulermena, ez bakoitzaren irakurketa isolatuan.

Nolanahi ere, aberastasun kontzeptual hori interesgarria da, era horretan, esplikatu eta

irudikatu nahi dugun harreman-trebetasunaren ikuspegi zabala eta irekia eman ahal zaio,

itxia eta zurruna izan beharrean. Modu horretan, zenbait autorek eskaintzen dizkiguten

ikusmolde ezberdinak ehunduz, jorratzen ari garen itrebetasunearen nondik norakoa, egitura

eta kontzeptualizazioa osa dezakegu. Hedadura terminologiko-kontzeptual horrek ematen

dio, hain zuzen ere, harremanbideari aberastasuna eta osotasuna. Harremantrebetasunaren

barnean ezaugarriak gainjartzen dira elkarrekiko duten eragina dela-eta.

Hortaz, bsot joera edo trebetasunak ez dira ezaugarri batzuen zerrenda soila, ezaugarri

horien guztien mugimendua eta aktibazioa baizik. Ikuspegi zabala eta dinamikoa dute

irudiek, eta hori islatzen saiatuko gara bakoitzari buruzko deskripzioetan.

Aipatzekoa da hemendik aurrera harreman-trebetasunen pare erabiliko ditugula kalitate

eta estilko hitzak.

Hel diezaiogun bada, hareman-trebetasu bakoitzaren deskribapenari.

2.6.2. Egotea ahalbidetzen digun harremantrebetasunaren

nolakotasunak (Lurra)

Estilo honek, oinarri-oinarrian hauxe eskaintzen digu:

“... nos sitúa en el tiempo y en el espacio, confiere estabilidad” (Beinfield eta Korngold, 1999:203).

Hitz horiek bikain adierazten dute kalitate honen esentzia. Oinarria eta sostengua ematen

digu trebetasun hoenk; hori del-eta, kalitate hau eskura duten hezitzaileek oinarria eta

sostengua eskaintzen diete besteei, hori irradiatzen eta erakusten dute bere zereginetan eta

harremanetan. Bada, ezaugarri horiek oinarritzat harturik harreman-trebetasun honen

nolakotasunaren muina argitzen saiatuko gara.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!