26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri teorikoak 52

5. Kasua

Hezitzaileak bat egiteko trebetasuna gehiegi eta oso modu desproportzionatuan

agertzen du bere hezkuntza-parktikan

Hezitzailea goxo eta gustura egoten da hezigaiekin hitz egiten. Hain da horrela maiz

adostutakoa (ariketak, jarduerak, tailerrak, irteerak...) ez direla aurrera eramaten. Hezigaiak

beraien desadostasuna agertzen hasi dira.

Jardutearen kalitateak eman diezaguke bidea. Hezitzaileak galdegin diezaieke ea zer moduz

sentitzen diren. Subjektuek jarduerak egin nahi dituztela esaten diotenean irakaslearen

jarduteko joera aktiba daiteke; ziurrenik mugimenduan, ekintzan, eta gauzak egiten eta

antolatzen hasiko da hezigaiak gustura ikusteko. Hau da, besteekin bat egitea ahalbidetzen

digun trebetasunak jardutearena agerraraz dezake. Beraz, oraingo honetan bat egitearen eta

jardutearen trebetasunek, biek aldi berean, eman diezagukete orekarako bidea.

Ereduaren ulermenerako kontuan eduki behar ditugun hainbat alderdi

1) Indarrok elkar sortzaileak eta elkarreragileak dira. Egotera, jardutera, bat egitera,

bereiztera eta berezkotasunera bultzatzen gaituzten joerak sistema osobetea osatzen dute.

Harreman-trebetasun bakoitza ezaugarri jakin batzuk biltzen ditu, eta, horiek, aldi berean,

sare bat eratzen dute. Beraz, elementuok ez dira gauza soilak, indar eragile eta sortzaileen

deskripzioak dira baizik. Indarrok uzkurtzen eta zabaltzen dira, eta elkarri eragiten diote,

modu horretan sistema handiagoen eta txikiagoen eremu bat eratuz.

Sistema orotan bezala indar eta energia-fluxua dago. Ikuspegi horretatik eredu

energetikoa dela esan dezakegu, elkarrekintzaren etengabeko energia jarioa gertatzen baita.

Modu horretan, elementuok, errotazio-mugimendua eratzen dute, eta indarren arteko

harremana egituratzen da. Aipatu mugimendua indar zentripetoen (barrurako indarra) eta

zentrifugoen (kanporako indarra) arteko kontrakotasunari esker gauzatzen da.

Teoria honen oinarri-oinarrian aurkakoak diren indarren arteko leia dago, gure ustez.

Horrela, bizitzaren eta naturaren mugimendu nagusiak bi izango lirateke: zabaldu du eta itxi,

hau da, hedatu eta uzkurtu. Aurkakoak diren indar horiek mugimendua eragiten du, eta

oreka eta desorekaren etengabeko dinamikaren iturria dira. Horrela, bost harremanbideen

paradigman hori guztiz garrantzitsua dela iruditzen zaigu; izan ere, kalitateren bat gehiegi

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!