26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri teorikoak 51

Irakasleak arazo latzak ditu klasea emateko beharrezkoak diren gutxienezko baldintzak

betearazteko, baita ikasleekin artean adostutako funtzionamendu -eta elkarbizitzarako-arauak

bermarazteko. Horrek guztiak samina eta ezinegona eragiten dio.

Egoteko trebetasunetik abiaraz dezakegu oreka. Irakasleak bat egiten badu bere sentimendu

eta sentsazioekin ohartuko da baldintzak ez betetzeak ezinegona eragiten diola, eta gustura

egoteko horiek errespetarazi behar dituela. Egoteko harreman-trebetasuna aprobetxa lezake

mugak eta arauak argi agertzeko, hau da, bereizteko alderdiekin lotuta dagoen trebetasuna

azaltzeko

3. Kasua

Hezitzaileak berezkotasuna gehiegitan eta modu desproportzionatuan agertzen bere

hezkuntza-parktikan

Aisialdiko hezitzailea beti berritzen dabil. Adostutako jarduerak ez ditu aurrera eramaten,

planifikatutakoa ez du errespetatzen ideia berriak bururatzen zaizkiolako eta horiek praktikan

jarri nahi dituelako. Hori guztia gazteei iritzia eskatu gabe egin ohi du, horrela horiek ez dakite

zer egingo duten eguna eta jarduera iritsi arte.

Bereizteko joeratik etor liteke orekarako aukera, modu horretan, ordena eta forma eman

diezaioke bere jarrerari. Bere estiloa gazteekin adostutakoaren arabera gehiago zuzen dadin.

Beraz, bereziteko trebetasunak gehiegizko berezkotasuna apal dezake, sormenerako eremua

zedarritzen baitu.

4. Kasua

Hezitzaileak egoteko harreman-trebetasunaren nolakotasunak oso gutxitan du

eskuragarri bere hezkuntza-parktikan

Irakaslea urduri samar aritzen da DBH3ko ikasleekin. Bere burua ez du unean uneko egoeran

kokatzen eta beti dabil gero edo datorren astean zer egingo duten pentsatzen. Horrek guztiak

urduritasuna ematen dio, eta larritzen da sentsazio hori gazteei transmiti diezaiekeelako.

Balizko irtenbide bat bat egitearen kalitatetik etor dakiguke. Irakasleak hitza erabil dezake

bere sentsazioak taldeari –gaztetxoei- adierazteko. Norberaren sentimenduak ondokoari

adierazteak, lagunaren aurrean hustutzeak lasaitasuna ekar dakioke. Litekeena irakasleak

bere egoeraren berri gazteei ematerakoan, eta taldean babes bila zuzentzerakoan, lasaitzea.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!