26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri teorikoak 49

dugun adibidearen harira, gerta daiteke egoteko trebetasuna ez izatea heziketa unerako

egokiena, beraz, hezitzaileak ahalegina egin beharko luke beste trebetasun batez agertzeko.

3. Trebetasun guztiak dira beharrezkoak. Denak baliagarriak hezkuntza-praktikari

begira, kontu da egokiena bilatu behar dela egoera praktiko jakinaren arabera. Batzuetan

trebetasun bat izango da egokiena besteetan beste bat, hau da: heziketa une batzuetan

harreman-trebetasun batekin agertu behar du hezitzaileak, eta, beste batzuetan beste

batekin.

4. Horrek guztiak ez du esan nahi trebetasunen agerpen garbi-garbirik egiten dugunik.

Seguruenera, geure jokaeretan guztien nahasketa bat agertzen dela, baina bat edo batzuk

gailentzen dira, eta horiek ematen diote norabidea edo zentzua gure egitekoari. Adibidez,

egoera baten aurrean hasieran geratu naiteke ikuspegi orokorra aztertzeko (Egoteko

trebetasuna), eta gero nire gorputzarekin konektatu ostean, jardunean, mugimenduak eta

gauza antolatzen hasi (Jarduteko trebetasuna). Irakasle batek ikasleekin hainbat gauzen

inguruan negoziatu eta gero (Jarduteko trebetasuna), beraien jarduna eta elkarbizitza

arautuko duen adostasun-taula bat azal dezake (Bereizteko trebetasuna). Ama batek bere

seme-alabei hainbat gauza argi eta garbi uzten dizkie, zeintzuk diren arauak (Bereizteko

joera), beraien hobe beharrez, euren egoeraz kezkatzek baita (Bat egiteko joera). Lagun

batek beste bati bihotzarekin hitz egiten dio (Bat egiteko joera), bere sentimenduak

adierazten dizkio, eta, aldi berean, bere jarrera ez duela gustuko esaten dio, eta lagun izaten

jarraitzeko zein funtzionamendu eta jokaera izan behar duen argi eta garbi uzten dizkio

(Bereizteko trebetasuna). Lagun batek beste bati esaten dio nahiago duela tarte bat

elkarrekin ez izatea, bere espazio propioa behar duela, askatasun-eremua

(Berezkotasunerako joera); eta, era berean, goxotasunez esaten dio, beti bere ondoan

egongo denaren tonuarekin (Egoteko trebetasuna). Hau da, distantzia behar duela, baina

zerbait behar duenean hor edukiko duela jakinarazi nahi dio ere.

Horrela, hainbat eta hainbat adibide ipini genezakeen, non errealitatearen eta bost

elementuen sistemaren konplexutasuna, harremanak eta nahasketa argi geratzen diren

5. Kontakturako bost forma elkar osagarriak dira. Sistema bat osatzen dute. Zentzu

horretan oreka eta desoreken arteko dialektika eman daiteke. Esan nahi baita, gerta

daitekeela hezitzaile batek ia beti bat egitearen harreman-trebetasunerekin agertzea, hori

izatea bere patroia, eta hezituekin izaten dituen erlazio orotan beraien mailan jartzea.

Horrela, jokaera horrek batzuetan hezigarria izan daiteke, eta beste batzuetan ez, beraz

gehiegizko agerpenak desoreka ekar dezake, eta beste trebetasun baten agerpenak oreka

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!